Kataluniako galdeketa bertan behera Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aginduz

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aho batez onartu ditu Rajoyren gobernuak Kataluniako galdeketa egin ez dadin jarri dituen helegiteak. Erabakiak bertan behera utziko ditu Kataluniako kontsulta legea eta azaroaren 9ko erreferendumaren deialdia.


2014ko irailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-30 13:21:23
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidente Francisco Pérez de los Cobos eta hainbat magistratu duela hilabeteko argazkian (iturria: El Pais).

Ordubete inguru baino ez du iraun Konstituzionaleko hamabi epaileen ezohiko bilerak. Gehienez bost hilabeteko iraupena du hartu duten erabakiak.

Bitarte horretan, kontsultaren suspentsioa behin behinekoa izango da eta epaileek epea bukatuta sententziarik emango ez balute, suspentsioari eutsi diezaiokete.

Honaino iristen da aurreikusi zitekeena

Azken hilabeteetako adierazpenak eta gertakariak ikusirik, aurreikusi zitekeen honelako neurriak etorriko zirela Espainiako Estatuaren partetik. Alde horretatik, gaurkoa Rajoyren gobernuak eta epaileek egin duten eszenifikazio gisa ulertu behar da.

Hain argi ez dagoena zera da nola erantzungo duten independentziari buruzko galdeketa sustatu duten alderdi eta eragileek.

Informazio gehiago:

Alderdi kataluniarren artean dauden jarrerez eta herritarrek dituzten iritziez erreportaje zabala argitaratu dugu hilabete honetan bertan: "Katalunia, galdeketa airean" (2014-09-21).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude