45.000 kataluniarrek laguntza eskatu diote EBri Bruselatik bertatik

Zuzeneko jarraipena
  • Urriaren 27an independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Parlamentuak. Egun berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zieten, autonomia Madrildik gidatzeko asmoz. Abenduaren 21ean hauteskunde autonomikoak egingo dira.


2017ko abenduaren 07an - 13:02
Gakoak
Hamarnaka mila lagun bildu dira Bruselan, Kataluniako independentziaren alde. (Arg.: ANC)
Aiguaviva (Girona) herrian Polizia espainiarrak gas negar eragileak erabili ditu

@TV3 telebista publikoak eta Diari de Gironak eman dute albistea.

 

Ada Colau: "460tik gora dira une honetan zaurituak. Poliziari eskatzen diot oraintxe bertan geratzea herritarren kontrako erasoak"

Bartzelonako alkate Ada Colauk dei larria zabaldu dio munduari: arratsaldeko 16:44etarako 460tik gora dira zaurituak eta poliziari eskatzen dio oraintxe bertan geratzeko herritar babes gabeen kontrako erasoa.

 

Guardia Zibilak egurrean Sant Joan de Vilatorradan (bideoak)

Beren jokabidea baretu nahian edo esplikazio eske hurbildu zaizkien Mossoak ere egurtu dituzte.

 

"Espainia osoan" protesta zaratatsua egitera deitu dute, "Rajoyren errepresioaren" aurka

Espainiako Estatu osoan arratsaldeko 18:00etan kazerolada egiteko deialdia zabaltzen ari da sare sozialen bitartez, askatasunaren eta demokraziaren alde eta "Rajoyren errepresioaren" aurka. 

 

Torelló herrian traktoreak jarri dituzte erreferenduma babesteko

Herriz herri baitabiltza Guardia Zibil taldeak hauteslekuak itxi nahian, Empurdà eskualdeko Torellón baserritarrek sarbideak traktorez trabatu dituzte.

 

Fonollosan guardia zibilek jendea egurtu eta udaletxea txikitu dute

Regio7 egunkariak zabaldu duenez, guardia zibilek Fonollosa (Bages eskualdea) herri txikiko udaltxea txikitu eta bertan zeuden herritarrak gogor jipoitu dituzte, amaieran hautetsontzia eramateko. Hau lortu omen dute aurretik botoa ematera kamuflaturik sartu den agente batek emandako informazioari esker. Alkateak salatu du Guardia Zibila "herriari min egitera" etorri dela eta udaletxea birrindu duela.

 

Ultraeskuindarrek gazte independentista bat jipoitu dute Plaça Catalunyan (bideoa)

 

Uxue Barkos lehendakariak bere iritzia eman du Kataluniako gertakizunez

Iñigo Urkulluk EAEtik zabaldu duen mezuaren oso bestelako tonuan mintzatu da Nafarroatik Barkos.

 

Eduard Punset Espainiako ministro ohia botoa ematen

"Demokrazia geldi ezina da" idatzi du bere Twitterrean.

 

Omniumen dei urgentea: itzuli denok hauteslekuetara, kontaketa bermatu ahal izateko

Bozketa ez baita botoak zenbatu arte bukatzen, Omniumeko buru Jordi Cuixartek herritarrei egin die dei hauteslekuetara itzultzeko, polizia eta guardia zibilek ez dezaten une kritiko hori baliatu erreferenduma baliogabetzeko.

 

Barça-Las Palmas ateak itxita jokatuko da

Bartzelonako futbol taldeak partidua atzeratu nahi zuen, gaur Katalunian jasaten den errepresio giroa dela eta. Azkenean ate itxitan, ikuslerik gabe jokatuko dute.

 

Roquetes de Marren Guardia Zibilak gogor erasotu ostean, bozketak segitzen du

Tarragonako Roquetes de Mar herrian tentsio une  boritzak bizi izan dira eguerdian guardia zibilak etorri direnean. Zenbait iturriren arabera, hala ere, berdezkoek bi hautetsontzi eraman ondoren bozketak jarraitzen du.

 

Zauritu bat oso larri dago Lleidako Mariola auzoan

Segre egunkariak zabaldu du albistea. Polizia Nazionalaren erasoak zauritutako herritarrari erreanimazioa egin behar izan omen diote lekuan bertan medikuek.

 

Nazioartetik gero eta ahots gehiago Katalunian errepresioa gelditzeko eskatuz

Jeremy Corbyn Britainia Handiko laboristen buruarena mezua izan da argienetakoa: "Ikaragarria da poliziaren bortizkeria herritarren kontra Katalunian. Espainiako gobernuak berehala gelditu beharra dauka hau".

Corbynena bat gehiago da gero eta ozenago entzuten diren ahotsen artean. Esloveniako lehen ministroa:

Greziako parlamentuko lehendakari ohia...

Eskoziako lehen ministro Nicola Sgurgeon...

 

Gutxienez 337 zauritu Espainiako Poliziak hautesleen aurkako erasoetan, Generalitatearen arabera

Generalitateak emandako datuen arabera, gutxienez 337 zauritu eragin dituzte Espainiako Poliziek bozkatzera joan diren herritarren aurkako erasoetan.

Sant Cebrià de Vallalta: Guardia Zibilak bakea jarri nahi duen Mossoari bultzaka, jendea Mossoa babesten... (bideoa)

Goizean zehar herri txikietan Guardia Zibilek egindako operatiboen arteko deigarrienetakoa zian da Sant Cebrià de Vallaltakoa. Une batean, mosso autonomikoetako bat guardia zibiletara hurbildu da bake zerbait jarri nahian, berdezkoek zakarki astindu dute eta herritarrak sartu dira tartean polizia autonomoari laguntzera. Bideoan bildu dute herritarrek.

 

Belgikako lehen ministroa: "Bortxa ezin da izan inoiz erantzuna"

Charles Michel lehen ministroak sare sozialetan zabaldu du bere iritzia Kataluniako gertakizunen aurrean: "Bortxa ezin da inoiz izan erantzuna! Bortizkeriaoro gaitzesten dugu eta berresten elkarrizketa politikorako deia"

 

Kataluniako Futbol Federazioak gaurko partidu guztiak bertan behera utzi ditu

Erabakitik kanpo geratu dira 2-B eta 3. mailako ekipoen partiduak, Espainia mailakoak direlako.

 

Democracia Nacional-eko 60 ultraeskuindar Bartzelonan kontzentratu dira
Argazkia: Xabi Murua.

Bartzelonako Vergara kalean bildu dira Democracia Nacional-eko 60 ultraeskuindar. Ondorengo oihuak botatzen ari dira Agencia UO-ko kazetariek jaso dutenez: "Puidemont kartzelara" eta "separatistak terroristak".

Bartzelonan orain arte zaurituak 60 dira, Som Defensores plataformaren arabera

Zein larritasun mailakoak diren zehaztu gabe ere, zauri seriosak dituzten herritarrak 60 direla azaldu dute 13:30etan Som Defensores plataformako kideek. Gehienak hiriburuan Polizia Nazional espainiarrak zauritu ditu, defendatzaile talde honen ustez "herritarren artean panikoa hedatzeko asmoarekin". Epaileei eta fiskaliari esku hartzeko deia egin diete, eta edonori laguntzeko zabalik daukaten telefonoaren zenbakia oroitarazi.

 

PSCk eskatu du polizia operazioa eteteko

Kataluniako Alderdi Sozialistak prentsaurrean eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari eteteko polizia operazioa. Hitzez hitz:

"Eskatzen dugu berehala eteteko herritarren mobilizazio garrantzitsu hau indarrez gelditzeko saiakera guztiak"

 

Dena ez da istilu: jende ilara izugarriak, esaterako Gracia auzoan

 

Bideoa: Espainiako Poliziak aurpegira tiro egin dio herritar bati

La Directa hedabideko David Bou kazetariak grabatutako bideoan ikus daitekeenez, Espainiako Poliziak herritar bati aurpegira pilota bat tiro egin dio metro gutxira.

Bideoa grabatu duen kazetariak, piloten argazki bat igo du sarera.

Kataluniako Arartekoak giza eskubideen urraketa salatu eta nazioarteari dei egin dio

Rafael  Ribo Kataluniako Sindic de Greuges edo Arartekoak uneotan poliziak herritar baketsuen kontra egiten ari diren giza eskubideen urraketak salatu ditu eta nazioarteko erakundeei dei egin die egoera larri honetan esku har dezaten.

 

Urkullu lehendakariak bere balorazioa zabaldu du

"Kataluniari buruzko ikuspegia" agiria plazaratu du Urkullu lehendakariak bere Facebookean.

 

 

Zabalik dauden hauteslekuak, Generalitateak 13:00etan zabaldutako mapan

 

Sant Cebrià de Vallaltan Guardia Zibilaren basakeria (bideoa)

 

Sant Cebrià de Vallalta herri txikian hauteslekua inbaditu eta bertan bakean bildutako herritarrak errukirik gabe jipoitu dituzte guardia zibilek. Informazio batzuen arabera, mahaiko arduradunek garaiz ezkutatuak zituzten kutxa eta paperak.

 

Euskal Herrian ere jendea hasi da Kataluniarekiko elkartasun ekintzak egiten

Ilunabarrerako herri guztietan protesta egiteko egin diren deiei itxaron gabe, eguerdian hasi dira herritarren elkarretaratzeak.

 

Carles Puigdemont: "Gaur dena esanda dago: bortizkeria, makilkadak eta gomazko balak jendearen kontra"

Prentsaren aurreko agerraldia egin du Carles Puigdemont lehendakariak eguerdian. Herritarrak animatu ditu pazientzia eduki eta botoa emateko ilaretan jarraitzea. "Gaur estatuak lehen galdu zuenetik askoa gehiago galdu du, eta katalanek irabazi dute lehen irabazitakoa baino askoz gehiago" esan du, Espainiako Estatuari madarikazio hau uzteko: "Betirako pertsegituko ditu gaur erabili duten bortxa justifikaziorik gabeak".

 

Bartzelonako Raval zaharrean hainbat hauteslekutan normaltasunez ari dira

 

Sanseko hauteslekuan polizia espainiarrak noiz etorriko zain "L'Estaca" kantari (bideoa)

 

22:00etan elkartasunezko mobilizaziora deia Euskal Herriko herri guztietan

Kataluniari elkartasuna adierazteko mobilizazio zaratatsura deitu dute, gaur gaueko 22:00etatik aurerra; lapikoak eramateko eskatu dute.

38 zauritu kontatu ditu Generalitateko Osasun Sailak

Hauteslekuetatik jendea kendu eta hautetsontziak eraman ahal izateko espainiar poliziaren oldarraldietan 38 lagun zauritu dituzte. 35 arin zaurituta daude eta hiruk zauri larriak dituzte. Bederatzi herritar osasun etxeetara eraman behar izan dituzte. Gehienek kolpeak, zorabioak eta antsietate krisiak izan dituzte.

Argazkia: Nació Digital.

 

Hauteslekuak defenditzen dituzten traktoreen mapa

Erreferendumaren inguruko gertakizunen jarraipena egiten duen Agència 1 d'octubrek zabaldu du non dauden kokatuta traktoreak hauteslekuak babesten.

 

Honela ari da jendea bozkatzen

 

'The Guardian' egunkaria zuzenean ari da jarraitzen Kataluniakoa, gertakizun handietan ohi duenez

Izenburu hau darama Guardianen zuzeneko kontakizunak: "Kataluniako erreferenduma: informazioek diote poliziak disparatzen dizkiela protestan ari direnei. Independentziari buruzko bozketan milioika jendek botoa ematea espero da Espainiako gobernuari desafio eginez".

Ikusi The Guardianen zuzeneko jarraipena.

Sabadellen herritarrek atzera egitera behartu dituzte polizia espainiarrak (bideoa)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude