EPPK-k eztabaida zabalduko du kartzelak hustea eta independentzia prozesua bultzatzea helburu

  • Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eztabaida prozesu berria abiatzear dela iragarri du, Garak argitaratutako oharrean. Bi helburu dituzte: Kartzelak husteko bidean ekarpena egitea eta independentzia prozesua bultzatzen euren alea jartzea.


2016ko abenduaren 14an - 09:21

Orain arte askapen prozesuan EPPK-ren funtzio nagusia erresistentzia izan dela eta ziklo politiko berrian beren funtzio berria finkatu behar dutela diote.

Aurreko prozesuetan izandako eskarmentuagatik, idazki politikoak berenganatzeko zailtasunak izango dituztela jakitun direla diote, eta "espekulazio eta manipulazioa helburu duten jokabideak" egon daitezkeela eta, presoen eskubideen alde daudenei begirunea eta laguntza eskatu diete.

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Portugal eta Suitzan daude ariketa politikoan parte hartuko duten kideak. Hala ere, kolektiboa uztea erabaki zutenei eztabaidan parte hartzeko aukera eman nahi izan diete. ETAk borroka armatua bertan behera utzi osteko bost urteotan kartzeletan bizi izandako egoerari buruzko azterketa hartuko dute oinarri eta aurrera begira eman beharreko urratsak eztabaidatuko dituzte.

"Abian prozesuaz geroztik, Ezker abertzaleko antolakunde bakoitzak bere eztabaida prozesua antolatu du. EPPK-k badu berezitasunik ordea, gure elkartea ez baita bere horretan antolakunde politiko berezia, eta bai Euskal Herriaren askatasun borrokaren aurkako errepresioak osatutako taldea, antolakunde desberdinetako kide edota herritar soilak biltzen dituena. Beraz, bi berezitasun horiek oso kontuan izango ditugu hausnarketa-prozesu honi heltzerakoan: etsaiak bahituta gauzka eta Kolektibo anitza osatzen dugu".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude