Altzako bi bizilagunen etxea enkantean jarri dute, 42 urtez han bizi ondoren

  • Kutxabank-Zima Financek Altzako bi bizilagunen abal-emaileen lokalaren eta etxebizitzaren enkantea eskatu du. Banketxeak familia euskaldun askoren hipoteka-mailegu berankorrak saldu eta "erabateko babesgabetasun" egoeran utzi dituela salatu du Kaleratzeak Stop elkarteak. Bi bizilagunek etxebizitzan jarraitzea bermatzea eskatu dute.


2023ko otsailaren 15ean - 10:00
Azken eguneraketa: 16:27
Kaleratzeak Stop platafromak bibizilagunen etxearen enkantea salatu du. Argazkia: Argia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kutxabank-Zima Financek epaitegian bi abal-emaileen lokalaren eta etxebizitzaren enkantea eskatu duela salatu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop elkarteak. Enkantea bertan behera utzi eta bi bizilagunak Donostiako Altza auzoan, bizitza osoko etxebizitzan jarraitzea bermatu nahi du elkarteak.

Ekainean lokalaren eta guraso pentsiodunen etxebizitzaren aurkako hipoteka exekutatzeko demanda jarri zuen Kutxabankek; hamabi kuota baino gehiagoko zorra izateagatik, Kaleratzeak Stop elkarteak adierazi duenez. Higiezinen Kredituei buruzko Legeak aukera ematen die putre banku eta funtsei, lehenik, enkantea eta, ondoren, etxegabetzea eskatzeko. Uztailean Kutxabankek 2.500 hipoteka-mailegu berankorren zorra saldu zion Zima Finance funts putreari 240 milioi euroren truke.

Kutxabankek familia euskaldun askoren hipoteka-mailegu berankorrak saldu zituela eta hala familiak "erabateko babesgabetasunean" uzten dituela, salatu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stopek.


Stop Kaleratzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.