Kalean bizi den jendearen zenbaketa: errefuxiatuen auziari erantzun ezean, ez espero miraririk

  • Ostegun honetan zenbatuko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zenbat pertsona bizi diren kalean. Erakunde publikoak konprometitu ziren etxegabeen kopurua %20 jaistera, baina errefuxiatuen krisiari emandako erantzun eskasa ikusita, zaila dirudi aurreikuspena betetzea. Bilboko kasuari erreparatu diogu.


2018ko urriaren 17an - 12:00
Sahara hegoaldeko etorkinak Iralako jantoki sozialaren ate aurrean

Bilboko Harrera Auzoak plataformak laguntza instituzionalik gabe dauden  120 migratzaile lagundu ditu batez beste egunero azken hiru hilabeteetan. Behar bezalako erantzun instituzionalen faltan, auzogune eta kolektibo sozialek hartu zuten pertsona horiek artatzeko ardura eta ordutik 150 boluntario aritu dira lanean. Ongi Etorri Errefuxiatuak bezalako plataformen laguntza ere izan dute eta etorkinen funtsezko beharrak babesteko biltze solidarioak egin dituzte.

Iazko abuztuko azken kontaketaren arabera gutxienez 300 ziren Bilboko kaleetan etxerik gabe zeuden pertsonak, baina egoera horren aurrean herritarrek egindako presioa fruituak ematen hasi dela dirudi. Deustuko Erriberan kokaturik dagoen Bizinahi auzogunean jasotzen dituzten 100 erabiltzaileetatik 40 CEAR-en  (Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordea)ardurapean dagoen Oñatiko egoitzara bideratu zituzten astelehenean eta beste hogei pertsona Busturialdeko eta Arrigorriagako bizilagun zentroetara eraman dituzte. Honetaz gain, Galdames, Ermua edo Bakioko udalerriak gelditzen diren etorkinak jasotzeko prest agertu dira.

Hala ere, Termibusera iritsiko diren migratzaile berriekin instituzioek zer egingo duten ez dakitela diote Harrera Auzoak ekimeneko kideek, ElDiario.es-ek jaso duenez.

Gaueko kontaketa

Ostegunean egingo da bi urtean behin gauez, euskal udalerri askotan egiten den etxegabeko pertsonen kontaketa. 2016ko datuen arabera,  2.009 lagun ziren Euskal Autonomia Erkidegoan etxerik gabe noraezean zeuden pertsonak.

Datu horren aurrean, aurtengo apirilean erakundeak konprometitu ziren kalean bizi diren pertsonen kopurua %20 jaistera, baina errefuxiatuen krisiari emandako erantzunaren ikusita, helburu hori lortzea errealitatetik gero eta urrunago dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude