'Kafe Aleak' argitaratu da, 121 musika zaleren testuak biltzen dituen "disko isila"

  • 121 lagunek beste hainbeste diskori buruz idatzitako testuak bildu dituzte Kafe aleak liburuan. Kafea eta Galletak egitasmoko kideek, Ibon Rodriguez Garciak eta Leire Lopez Ziluagak, atzo aurkeztu zuten liburua Bilbon.


2012ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ibon Rodriguez Garcia eta Leire Lopez Ziluaga, Kafea eta Galletakeko kideak (argazkia: Gernika-Lumoko Hitza).

Kafea eta Galletak, egitasmo bezala, 2008an sortu zen. “Diskoak elkarrekin entzun eta sortzen ziguten lilura partekatu nahi genuen”. Eta horretarako diskoak leku publiko batean (Gernikako Astran) entzuten hasi ziren, bolumen onean eta ondoren, horiei buruzko tertulia egiten. Lehenbiziko emanaldian, Xabier Montoiak kontzertua eskaini zuen eta geroztik Kafea eta Galletaken jo duten musikariek aukeratu dute zein disko entzun saio bakoitzean.

Baina harago joateko gogoa zeukaten: “Kafea eta Galletaken saioetan taldeek baino ez dute diskoa aukeratzeko beta, eta gogo handia genuen bestelako jendearekin ere zerbait egiteko: saioetara etorri direnak, kontzertuetatik ezagutzen ditugunak, gustatzen zaizkigun gauzak egiten dituzten pertsonak”. Esan eta egin: zerrenda luze bat osatu eta proposamenak bidaltzen hasi ziren: disko bat aukeratu eta hari buruz idatzi. “Nahi zuten ikuspegitik idazteko esan genien: musikala, pertsonala, politikoa, dena batera”.

Jasotako testuen bilduma honek “musikari aktibo-entzule pasibo” araua puskatzea da liburuaren helburuetako bat, koordinatzaileen esantean. Horregatik, liburuan musika zaleak dira nagusi, musikarien aurretik.

Izen ezagunak daude testugileen artean, besteak beste, Slavoj Zizek filosofo esloveniarra. Baina Euskal Herrikoak dira egile gehienak: Iban Zaldua, Maite Arroitajauregi, Kattalin Miner, Bego Montorio, Beñat Sarasola, Igor Elortza, Myriam Garzia, Ainara Lasa, Fermin Etxegoien… Baita ARGIAko kazetari Garbine Ubeda eta Gorka Bereziartua ere.

Idatzi duten emakumeak %25 dira liburuan eta horrek “min handia” eman die koordinatzaileei. “Kafea eta Galletaken publiko gehiena emakumezkoa da, joaten garen gainerako kontzertuetako ia erdiak ere. Baina musika taldeetan, testugintzan, diskoetxeen kudeaketan, disko-dendetan eta abar emakumeek gutxiengo izaten jarraitzen dute gurean”.

Liburua atalka argitaratuko dute Kafea eta Galletaken webgunean eta argitaratu aurretik erosi zuten mezenasen bidez zabalduko da paperezko bertsioa.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude