EAEn Ibarretxek edo Lopezek bezala lehendakari titulua edukitzen jarraitzen duen Jose Montilla (PSC) President ohiak deklarazio instituzional bat zabaldu du Puigdemont eta Junquerasi eskatuz Kataluniaren onerako ez dezatela gaur independentzia aldarrikapenik egin.
Jose Montilla i Aguilera lehendakari ohiak agirian Carles Puigdemonti eskatu dio independentzia aldarrikapenik ez egitea, katalan guztienak diren instituzioak legez kanpo geratu ez daitezen: “Ohartzen naiz Kataluniako gizartearen zati oso garrantzitsu batek sinesten duela soluzio bakarra independentzia deklaratzea dela eta, horregatik, Puigdemont lehendakariaren eta Junqueras lehendakariordearen jokatzeko tartea oso baldintzatuta daukala beraiek sortu duten dinamikak. Baina dei egiten diet herri kontzientziagatik [sentit de pais] eta adoreagatik herritarrei esan diezaieten egia argi eta garbi: horrela irtenbiderik gabeko bide batera goazela, sufrimendu asko eta gure gizartearentzako emaitza onuragarririk gabeko aldi batera”.
Gidari independentisten urteotako jokabidea Montillak alderatu du Britainia Handian Brexitaren sustatzaileek izandakoarekin. Inork sinesten ez zuenez erreferendumean Brexitak irabaziko zuenik, politikariek ez zietela egia osoa esan herritarrei, bazekitela Britainia Handia Europatik ateratzeak koste larriak ekarriko zizkiela baina ez zutela horrelakorik aipatu beranduegi izan arte.
Ez da bakarrik, dio Montillak, enpresa asko ari direla beren egoitzak Kataluniatik kanpora eramaten, horrek dakartzan kalte ekonomikoekin. Gainera, beti batasun handia eduki duen gizarte katalanean arrakala handiak eragin dira, instituzioetan, kultura eta kirol munduan, familietan…
“Ezin dugu, gizarte moduan, bide honetatik jarraitu”, dio lehendakari ohiak. “Exijitu behar diegu Kataluniako gobernuari bezala Espainiakoari ahalegin errealak egin ditzatela, ez hitz hutsezkoak, tentsioa baretzeko lehen urrats bezala esplizituki eta urgentziaz onartuz hondamendira eramango gaituzten erabaki berririk ez hartzea. Nahitaezkoa da abiatzea negoziazio prozesu bat behar diren aldaketa legal, konstituzional eta edozein klasetakoen inguruan, gaurko egoerari etorkizuna edukiko duen irtenbidea bilatzeko. (…) Legea urratzea ezin onartuzkoa da. Inmobilismoa ere bai”. Gauzak bideratzeko balio dezaketen tresnatzat aipatu du Madrilgo legebiltzarrean sortutako "Elkarrizketa batzordea".
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia. Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.
Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.
“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]