Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

  • Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


2013ko apirilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hainbat jardunaldi egingo dira Oteizaren heriotzaren urteurrenean (argazkia: heaquielhombre-yo.blogspot.com)

“Euskal herriak izan duen dinamizatzaile kulturalik handienetarikoa, eta garai ezberdinetako artisten inspiratzailea” bezala definitu dute Oteiza. Bere omenez egingo diren jardunaldien helburua “Oteizak euskal gizarteari, kanpokoari eta bere buruari planteaturiko galderen inguruan zituen ideia eta sentimenduak plazaratzea da”, azaldu du Doka Kafe Antzokiko arduradunak.

Artistaren oroipen-jarduerak Kukai dantza taldeak eta Ttanttaka antzerki taldeak batera eginiko antzerki batekin hasi dira. “Otehitzari biraka” du izena antzezlanak.

Gaur 19:30etan Jon Intxaustegik zuzendutako “Fragmentos” dokumentala botako dute leku berdinean. Asteazkenean hitzaldi bat egingo da, eta ostera “Casa vacía” dokumentala botako dute 19:30etan.

Ostegunean, azkenik, bertso saioa egingo dute Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Sarrera bost eurokoa izango da, eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahal izango da Dokan bertan. Bertso saioaren ostean, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak bere obra erakutsiko du.

Bestalde, Alzuzako Oteiza museoan ere artistaren heriotzaren hamargarren urteurrena gogoratuko dute. Museoak ateak zabalduko ditu eta doako bisita gidatuak eskainiko ditu. Honez gain, maiatzaren 8a eta 12a bitartean hainbat jardunaldi antolatuko ditu Oteizaren omenez, eta beste zenbait ekintza egongo dira urtean zehar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude