“Eragin minimotzat” hartu duzun % 6 horretako bi familia gara. Baina zenbaki horren atzean gure familiak daude, hezur-haragizko izakiak eta orain bertan babesgabe eta indargabe sentitzen garenak.
Zure sailak gure seme-alaben hezkuntzari buruzko erabakia hartu du guri aukera hori kenduta.
Gure hezkuntza sistemak hainbat hezkuntza eredu errekonozitu eta babesten ditu. Eredu publikoa dago, erlijio zentroena edota ikastolena. Denek partekatzen dute oinarri komun bat, baina bakoitzak bere ñabardurak ditu, gure familientzat garrantzitsuak direnak: pedagogia eredua, antolaketa eredua, zerbitzuak, egutegiak, instalazioak, etab. Eredu horien artean aukeratzeko eskubidea, askotan hezkuntza-zentroak bisitatu ostean edota ate ireki jardunaldien ostean egina, egon da indarrean orain arte gure hezkuntza sisteman.
Guk ere uste dugu segregazioa arazo bat dela, baina arazo konplexua da, eragiten diena gizarteko eremu guztiei, ludotekei, plazei, udal musika eskolari, etab. Eta, jakina, landu beharra dago baita hezkuntza arloan ere. Halere, uste dugu Hezkuntza Sailak hartutako neurriek ez dutela arazo hori konpontzen; are gehiago, planteaturiko aldaketa apurrek inpaktu minimoa edukiko dute segregazioan. Eta aipaturiko neurri horiek gauzatzeko ukatu egiten zaigu absolutuki gurasooi gure seme-alaben eskolatzeari buruz erabakitzeko eskubidea.
Gure iritziz, Euskal Autonomia Erkidegoa ez da “guztiontzako kafea” errezetatzeko bezain handia, tokian tokiko errealitateak kontuan hartzen dituen udal-azterketa alde batera uzten denean.
Bestalde, ez zaigu egokia iruditzen zaurgarritasuna neurtzeko modua; izan ere, inkesta hori betetzen duen pertsonaren fede onaren mende dago, batez ere, eta gure seme-alaben hezkuntza-ibilbide osoa baldintzatzen duten matrikulazio-uneko datu zirkunstantzialen mende ere bai. Eskola-plazak irizpide gardenekin neurtu eta berresleitu beharko lirateke, pikarokeriarako aukerarik ematen ez duten datu objektibo egiaztagarriekin.
Azkenik, aurkeztutako errekurtsoen aldeko ebazpena eskatzen dugu, gure seme-alaben hezkuntza gure betebeharra eta eskubidea dela pentsatzen baitugu, ez baikara zaintzaile hutsak. Era berean, uste dugu erreakzio sozialaren analisiak (familien erreklamazioak, elkarretaratzeak, hezkuntza-zentroen adierazpen publikoak, etab.) balio behar duela eskola plazen esleipen prozesua birformulatzeko, eta horrek balio dezala hezkuntza komunitate guztiaren adostasuna lortzeko. Zintzoki uste dugu helburuak, nahiz eta berau oso txalogarria izan, ez dituela bitarteko hauek justifikatzen.
Adeitasunez,
N. eta E.-ren familiak
Ibai Mendiaratx eta Ramon Lopez
PD: atxikimenduetarako esteka: https://chng.it/VQsMN4H9Wg
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]