Jordi Sánchezek diputatu kargua utzi du, beraz ez da Generalitateko presidente hautagai izango

  • ANCko presidente ohi Jordi Sánchezek Auzitegi Gorenean adierazi du diputatu kargua utziko duela.
     


2018ko martxoaren 20an - 12:29
Argazkia: Vilaweb.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak 100.000 euro eskatu ditu Joaquin Forn Generalitateko Barne kontseilari ohia kartzelatik ateratzeko. Jordi Sanchez ANCko buruarekin batera, Auzitegi Gorenean dira biak astearte goizean euren askatasunaren defentsa argudiatzeko. Sanchezi zigorra berretsiz gero, Jordi Turull izan liteke JxCren eta ERCren hautagaia presidente izateko.

Fornek uko egin dio deklaratzeari. Sanchez, aldiz, espetxetik ateratzea eskatzekoa zen presidente izendatzeko inbestidura saioan egoteko eskubidea aldarrikatuz. Dena dela, diputatu kargua utziko duela ohartarazi du eta horrek esan nahi du Generalitateko presidente izateko aukerarik gabe geratuko dela.

Hainbat hedabideren arabera, alderdi independentistek presidente izendatzeko beste hautagai bat pentsatua izango lukete. Jordi Turull kontseilari ohia inbestitzeko akordioa adostu dute, Kataluniako hainbat hedabideren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!