ANCko presidente ohi Jordi Sánchezek Auzitegi Gorenean adierazi du diputatu kargua utziko duela.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak 100.000 euro eskatu ditu Joaquin Forn Generalitateko Barne kontseilari ohia kartzelatik ateratzeko. Jordi Sanchez ANCko buruarekin batera, Auzitegi Gorenean dira biak astearte goizean euren askatasunaren defentsa argudiatzeko. Sanchezi zigorra berretsiz gero, Jordi Turull izan liteke JxCren eta ERCren hautagaia presidente izateko.
Fornek uko egin dio deklaratzeari. Sanchez, aldiz, espetxetik ateratzea eskatzekoa zen presidente izendatzeko inbestidura saioan egoteko eskubidea aldarrikatuz. Dena dela, diputatu kargua utziko duela ohartarazi du eta horrek esan nahi du Generalitateko presidente izateko aukerarik gabe geratuko dela.
Hainbat hedabideren arabera, alderdi independentistek presidente izendatzeko beste hautagai bat pentsatua izango lukete. Jordi Turull kontseilari ohia inbestitzeko akordioa adostu dute, Kataluniako hainbat hedabideren arabera.