Joan Mari Torrealdaik minbizia duela jakinarazi eta torturarekin lotu du

  • Jakin aldizkariaren zuzendari ohi Joan Mari Torrealdarik larunbatean jakinarazi du hezur-muineko minbizia duela. Baionan izan berri diren Tortura, memoria eta inpunitatea: demokraziaren paradoxak? izeneko jardunaldietan jakinarazi du bere gaitza eta Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioan jasandako torturekin lotu du.

Joan Mari Torrealdaik Torturaren inguruko jardunaldietan parte hartu du. (Argazkia: Wikimedia Commons/Luistxo eta Marije).

2015eko apirilaren 13an - 15:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxilotu zuten unetik orain artekoaz mintzatu da Torrealdai mahai inguruan, “Prozesu guztia izan da tortura: fisikoa eta psikologikoa. Eta horren guztiaren ondorioak orain ari naiz pairatzen”. Horrekin lotu du jakinarazi berri duen gaixotasuna: “Ez naiz sendagilea eta ez dut frogarik aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut, eta nire psikiatrak ere bai”.

Maddi Ane Txoperena kazetariak Berrian jaso duenez, izua hezur-muineraino sartu ziotela idatzi zuen Torrealdaik espetxetik atera ostean. Torturaren inguruko jardunaldietan azaldu du hori Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko lehendakari ohiak: “Orain jakin dut ez nintzela figura literario batez ari, neuk jakin gabe, nire gaitzaren deskribapenaz baizik. Bai, minbizia dut, non eta hezur-muinean. Barrurago ezin. Zuen aurrean egin nahi dut publiko. Bistan da zergatik: deskribatu dudan torturari lotzen diot gaitza, nire minbizia”.


Egunkaria auzia kanalean gehiago
2021eko uztailaren 28
Otsaileko hostoak

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2019ko otsailaren 22
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.