Zetak
Noiz: Urriaren 7an.
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
-----------------------------------------------------
Sarrerak agortuta. Lerroburu argia zeukan Zetak-en bira amaierako kontzertuak. Gainera, baten tokian hiru kontzertu eman zituzten Bilboko Kafe Antzokian. "Azkenetan azkenak" izan ziren hirurak, atsedenaldiaren aurreko itxiera hirukoitza. Denetan lerroburu bera: sold out.
Goizetik hasi zen abentura. Zetak-en Instagram kontuan irakurri nuen aurretik ere susmatzen nuena (Iruñean gauza bera egin zuten egun batzuk lehenago). Kontzerturako sarrerak genituenontzako proposamena zen: “Inork baino lehenago entzun ahal izango duzu proiektu musikal berriaren unibertso sonoroa”. Estu nenbilen kontzertura garaiz heltzeko, eta ezin izan nuen aurre emanaldira joan. Nire kontzertukideen ahotan izan nuen gertatutakoaren berri. Bada, kasko pare bana eman zieten sarreran, eta nor bere zentzumenetan murgilduta ZETAK-en hurrengo diskoaren aurrerapena entzun zuten. Azkar laburbildu zidaten bizitakoa: “Reparazen eta Basajaunen arteko elkarrizketa batean tartekatuta entzun ditugu hiru kantuak”. Kuriosoa iruditu zitzaidan aurrerapena, taldea joan aurretik itzultzen ariko balitz bezala.
Aurre emanaldiaren ondoren, 21:30ean hasi zen kontzertua. Kafe Antzokiaren goiko pisutik ikustea erabaki nuen. Ez da izerditan blai bukatu nahi duten zale sutsuentzat tokirik onena, baina lasai ikusteko eta entzuteko aukera ematen du. Pello Reparaz, Leire Colmo, Iban Larreburu eta Gorka Pastor goitik behera gorriz jantzita agertu ziren oholtzan. Hiruna kantu ezagun jo zituzten kontzertua hasi eta berehala, jarraian, eta publikoak jakinminez begiratzen zien taldekideei, noiz zer gertatuko. Berehala hasi ziren gauzak gertatzen. Kantatzeaz gain, sintetizadore, tronboi eta perkusio artean ere ibili zen Reparaz. Ez aspertzeko moduko emanaldia eskaini zuen taldeak, bereziki kontzertuaren bigarren erdialdean. Hala iragarri zuen ere look aldaketak, eta zuriz jantzita azaldu zen Reparaz oholtzara. Katalanez eta ingelesez aritu zen, eta doinu elektronikoen hariak markatu zuen ikuskizuna.
Ordulariak kontzertua bukatzear zela iragarri zigun, baina bagenekien leherketa heldu gabe zegoela oraindik. Bira amaiera ixteko, ohiko duen ariketaren erakustaldia egin zuen Reparazek: laugarren horma apurtzea, publiko artean murgiltzea. Tronboia eskuan hartuta eta blafeak gordetzeko erabiltzen den kutxa horietako baten igota Akelarre bat sortu zuen zuzenean Zetak-ek. Publikoaren erantzuna izugarria izan zen. "Gero arte" tankerako agurra egin zuen taldeak: kontzertuan bertan jakinarazi zuten maiatzean bueltatuko zirela oholtzara, baita sarrerak salgai jarri ere. Itzulera kantuarekin agurtu zuten publikoa, eta itzuleraren zain izango dituzte entzuleak.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]