"Edukiontzi bat erretzea da indarkeria batzuentzat; ez jendea edukiontzi horretan janaria bilatzen aritzea"

  • Gamonaleko Bulebarraren Kontrako taldeko kide Roberto Dominguez elkarrizketatu du Oarsoaldea eta Bidasoako Hitzak, Oreretan protesten karietara eskaini zuen hitzaldi baten harira. Argi dauka pasatakoa ez dela gertakari isolatua, murrizketen eta egiturazko arazo sozialen kontrako erantzuna baizik. Horregatik, mobilizatzeko deia egin du: “Kalean lortzen dira gauzak”


2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Dominguez, zentroan. (Arg: Oarsobidesoako Hitza)

Kontent dago Dominguez, obrak bertan behera utzi dituztelako, baina borroka ez dela bukatu gogorarazi du. Oraindik hiru helburu dauzka lortzeke Bulebarraren aurkako taldeak: istiluen kontrako poliziak alde egitea, atxilotuak kargurik gabe absolbitzea eta alkatearen dimisioa. Hori dela eta, batzarrak egiten jarraitzen dute, aurrera begirako bide-orria zehaztu asmoz.

Obrak geratu izanak frogatzen du protestek balio dutela, Dominguezen ustetan, “hedabideek kontrakoa sinetsarazi nahi badute ere”. Dionez, eskala handian daukate Burgoseko istiluek garrantzia. Izan ere, egoera orokorraren okertzeari erantzuten diote: “Jendeak ulertu du borroka ez dela bulebar batengatik bakarrik, herritarren pobretzearen eraginez baizik”.

Manifestazioek makina bat “bidegabekeria” kritikatu nahi dituzte: “Udalaren ustelkeriaren kontra borrokatzen ari gara, kazikeen aurka, Gamonal utzitako auzo bat izatearen kontra...”. Mass mediatan ateratako kontuak baino anitzagoa da Burgosko herritarren kexa.

Kriminalizazioa, mugimendua zikintzeko era

Errebolta Gamonal auzoan hasi, eta estatu guztira zabaltzear egon da, eta guztia indarkerian fokalizatu dute: edukiontzi bat erre dutela”. Ironikoki mintzo da hedabideek eman duten irudiaren inguruan. Ez du zalantzarik zertarako egin duten esaterakoan: kriminalizatzeko.

Hala, zenbakiekin “jolastea” leporatu die berriemaileei: “200 edukiontzi erre dituztela diote, baina 30 izan dira!”. Manipulazio estrategiak porrota egin duela uste du, ordea: “Denetariko jendea ikusten zen bulebarrari ezetz esaten: umeak zaharrak...”

Europa osoa, oligarkiaren eskutan

Ikuspegi zabala hartu du Bulebarraren Taldeko kideak eta Burgosko protestek Europako hainbat tokitan egindako mobilizazioekin puntu komunak dauzkatela esan du: “Oligarkiak irabaziak mantendu nahi ditu zerbitzu sozialak eta soldatak murriztuz, eta ildo hori Europa osoak du komunean”.

Hori dela eta, indarkeriaren kontzeptua bera jarri du ezbaian: “Indarkeria batzuentzat edukiontzi bat erretzea bakarrik da, ez jendea edukiontzi horretan janaria bilatzen aritzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gamonal
Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.


Gamonal: borroka baten urteurrena

Duela urtebete Burgoseko Gamonal auzoko bizilagunek bulebar bat egiteko proiektu urbanistikoa geratzea lortu zuten protesta ikusgarrien bidez. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.


2014-09-09 | Judith Perez
Gamonal berriz haserre, alkatearen azken “obra faraonikoaren” kontra

Burgosko Gamonal auzoko batzarrak hiriko zezen plazaren birmoldaketaren kontrako protesta deitu du. Asanblada egingo dute ostiralean eguerdiko 12:30ean Burgosko Plaza Nagusian eta Udalaren osoko bilkuran parte hartuko dute obraren kontra zergatik egiten duten azaltzeko.


2014-02-27 | Axier Lopez
Gamonal eta Gaztelako ezker independentista

Askapena talde internazionalistaren eskutik Izquierda Castellana taldeko zenbait kide izan dira azken egunotan Euskal Herrian Gaztelako ezker soberanistari buruzko hitzaldiak emateko. Urretxu-Zumarragako gaztetxera hurbildu eta Alberto San Martin burgostarrarekin Gamonaleko,... [+]


Eguneraketa berriak daude