Diario de Burgosko jabeak Navarra Television kudeatzen du

  • Azken urteotan, behin baino gehiagotan, komunikabideetan Nafarroa eta Burgos elkarren ondoan agertu izan dira, bi probintziak mugakideak ez badira ere. Lehenik eta behin, Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea, Burgosen jaioa da, haurtzaroa Portugaleten hemen bazuen ere.


2014ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Antonio Miguel Mendez Pozo, Gaztela-Leongo enpresagizonik boteretsuenetakoa eta Navarra Televisioneko jabeetako bat. (Argazkia: rtvcyl.es)

Bestalde, Nafarroako Kutxak kanpoan hedatzeari ekin zionean, CajaCanarias eta Caja de Burgos aukeratu zituen bidailagun gisa, Banca Cívica taldea eratu eta hondoa jo baino lehen. Harreman deigarri honen hirugarren kapitulua Navarra Televisionek eta Promecal-ek, Gaztelako komunikabide talde handiak , osatzen dute. Navarra Television katea Popular TV (elizarena) eta Canal 6 (Promecal) telebisten arteko loturari esker sortu zen 2012an. Urte horretantxe Nafarroako Gobernuak telebista berriari ia-ia bi miloi euroko dirulaguntza eman zion. Jabeak enpresariak dira, baina telebistak bizirik irauten badu dirulaguntza publikoei esker da.

Aditu gehienak sorpresaz hartu zituen Burgosen pasa de astean lehertu ziren protestak. Gamonal auzoko bizilagunak etorbiderik garrantzitsuena, Vitoria karrika, bulevarra bihurtuko zuen proiektuaren aurka oldartu ziren. Hasiera batean komunikabideek protestak auzoko barne arazo bezala saldu zituzten: aparkatzeko lekurik ez zegoen, eta bulevarrak arazoak areagotuko zituen. Baina egiazki, protesten gibelean pisuzko beste arrazoi batzuk zeuden. Eta hoien artean garrantzitsuenak izen-abizenak dauzka: Antonio Miguel Mendez Pozo enpresaria, Navarra Televisioneko jabeetako bat.

Mendez Pozo, José María Aznarren lagun ohia, Gaztela-Leongo enpresagizonik boteretsuenetakoa da, eta zazpi urteko espetxera zigortu zuten dokumentuak faltsutzeagatik, ziegan zigorraren zati ttiki bat besterik bete ez bazuen ere. Enpresariak adreiluari esker lortu du bere dirutza, eta bere egitekoak babesten dituen komunikabide talde handi baten jabea da: Promecal.

Bulevarra egiteko erabakia hartu zenean, Burgosko udaletxean egitasmoa arazorik gabe aurrera aterako zela uste zuten. Mendez Pozok PPko agintariekin oso harreman estuak ditu, eta bere esku dauden komunikabideek, Diario de Burgos barne, erabateko babesa eskaintzen diote. Burgosen jaiotako Ignacio Escolar kazetariak honela laburbildu du aipatu egoera: 'Udaletxea sinestua zegoen protestak beti bezala bukatuko zirela: lagun zituzten komunikabideen laguntzarekin. Burgosen bi egunkari daude, biak kontserbadoreak. Lehenengoa Gürtel-en inputatua dagoen gizon batena da, eta bestea ustelkeriagatik zigortutako batena. Diario de Burgos Mendez Pozorena da, eta hiriko beste egunkaria, El Correo, honek telebista autonomikoan bazkide duen Jose Luis Ulibarrirena, Gürtel-en inpotatua dagoen Leongo konstruktorearena'.

Horrela bada, nola lortu dute protestek komunikabideen harresia haustea? Ignacio Escolarrek horrela erantzuten dio galdera honi: 'Udaletxeak funtsezko gauza bat ahaztu du: orain internet eta sare sozialak ditugula, zeinetan informazioa kontrolatzea askoz gaitzagoa den'.

Gamonaleko auzokideen lehenengo manifestaldiak Diario de Burgosko eraikinaren aurrekaldetik iragan ziren. Eraikin honetan bertan bere eraikuntza-enpresaren egoitza dago. Gamonaleko bizilagunek ulertezina deritzote proiektu honetan 8,5 miloi euro xahutzeari, gizarte laguntzak erabat murriztu dizkieten honetan. Ez dute aparkaleku faltagatik protestatzen, udaletxean aurreko garaietako hartueman ustelekin jarraitzen dutelako baizik. Mendez Pozok bere burua sustatzaile bezala aurkeztu du behin baino gehiagotan, baina ez du esaten bere arrakasta boterearekin duen harreman onari zor diola. Eta Navarra Television horren erakusle da. Ziurrenera, Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa jasoko ez balu, desagertua legoke, 2004an Mendez Pozok Iruñean martxan jarri nahi izan zuen 'La Estafeta' egunkari kontserbadoreak bezala, kioskoetan urtebetete besterik iraun ez zuena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gamonal
Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.


Gamonal: borroka baten urteurrena

Duela urtebete Burgoseko Gamonal auzoko bizilagunek bulebar bat egiteko proiektu urbanistikoa geratzea lortu zuten protesta ikusgarrien bidez. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.


2014-09-09 | Judith Perez
Gamonal berriz haserre, alkatearen azken “obra faraonikoaren” kontra

Burgosko Gamonal auzoko batzarrak hiriko zezen plazaren birmoldaketaren kontrako protesta deitu du. Asanblada egingo dute ostiralean eguerdiko 12:30ean Burgosko Plaza Nagusian eta Udalaren osoko bilkuran parte hartuko dute obraren kontra zergatik egiten duten azaltzeko.


2014-02-27 | Axier Lopez
Gamonal eta Gaztelako ezker independentista

Askapena talde internazionalistaren eskutik Izquierda Castellana taldeko zenbait kide izan dira azken egunotan Euskal Herrian Gaztelako ezker soberanistari buruzko hitzaldiak emateko. Urretxu-Zumarragako gaztetxera hurbildu eta Alberto San Martin burgostarrarekin Gamonaleko,... [+]


Eguneraketa berriak daude