Gamonalen aldeko Madrilgo manifestazioaren osteko liskarretan 14 lagun atxilotu dituzte

  • Burgosko Gamonal auzoari elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Madrilen. Amaitu osteko liskarretan hamalau lagun atxilotu zituen poliziak, suhiltzaile bat tartean.


2014ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Polizien eta suhiltzaileen arteko ika-mika, atzo Madrilen (Argazkia: Olmo Calvo / ElDiario.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Suhiltzailea edukiontzi bateko sua itzali nahian ari zen, poliziekin eztabaidan hasi zenean. Polizia iturrien arabera, atxilotuak burukada bat eman zion kaskoarekin polizia bati, honek bigarren suhiltzaile bati identifikatzeko eskatu zionean, mangera bat lekuz mugitzeko aginduari uko egitean. Aipatu iturriek diotenez, poliziak zauri arinak jasan zituen lepoan.

Atxiloketa unearen irudiak, Eldiario.es webgunean.


Eguneraketa berriak daude