Jean Baptiste Baigorri: ingelesez jaio den euskal abenturazalea

  • Jean Baptiste Baigorri 1: Cramond Island.

    Irkus M. Zeberio.

    Nobrow, 2012.

    Urtea galdera honekin zabaldu zuen Hitzen Uberan blogak: Komikia, loraldi baten atarian? Jakina da komikia ez dagoela batere sustraituta Euskal Herrian (batez ere Hegoaldean) eta oso album gutxi argitaratzen dela. Ez da harritzekoa, beraz, iaz zortzi liburu kaleratu izana loralditzat hartzea. Eta panorama eskas honen erdian, aurkeztu nahi dizuedana bezalako “lore” bat aurkitzea, basamortuan oasi bat topatzea bezalakoa da.


2012ko abuztuaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Duela gutxi Londresera egindako bidaia batean, Design Museo-ra (Diseinuaren museoa) sartu nintzen. Bertako liburudendako aleei begiradatxoa botatzen ari nintzela, komiki sorta bat ikusi eta bat-batean sekulako ezustekoa berauetako baten izenburua irakurtzean: Jean Baptiste Baigorri 1: Cramond Island. Izenari erreparatuta, egilea euskalduna zen, dudarik gabe:  Irkus M. Zeberio. Komikia ingelesez, baina tartean euskarazko esaldi eta erreferentziekin! “Euskal egile ezezagun baten komikia ingelesez eta horrelako leku berezi batean! Ez da hasiera txarra!” nire artean. Hurrengo egunetan, beste liburudenda batzuetan ere ikusi nuen komikia. Ikusten zen ondo banatuta zegoela.

Interneti esker jakin dut egilea donostiarra dela eta duela 9 urte joan zela Bartzelonara. Hain zuzen ere, bertako Euskal Etxean aurkeztu zuen komikia maiatzean. Bere webgunean, orden berriaren aldeko ilustratzaile eta komikilaritzat definitzen du bere burua, ez dela narrasti humanoidea erantsiz. Eta goiburutzat duen Jaun gabe eta legerik ez leloak, bat egiten du Baigorri protagonistaren pentsaera paramarxista libertarioarekin.

Komikiaren estiloa ere libertarioa da. Neurri batean, Estatu Batuetako underground estiloa, El Víbora bezalako komikiak edo TMEOren inguruko egile batzuk ekarri dizkit gogora. Kolore lauak darabiltza. Txuri beltzari kolore bakarra –gorria edo horia– eransten dio orri askotan, beste orri edo binetetan kolore horiek edota berdea konbinatzen dituelarik.

Nobrow argitaletxearen orrian irakur dezakegunez, Baigorri, poeta, askatasunaren aldeko borrokalaria eta superheroi existentzialista da. Ama hilzorian duela jakitean, sasiesklabutzan lan egiten duen sandwich lantegitik ihes egiten du. Orduan, berarekin erdi maiteminduta dagoen ugazaba haragi-jario gizenegiak, bere morroi zatar beldurgarriak bidaliko ditu bere bila. Tartean Karl Marxen berraragiztatze bat ere ezagutuko dugu.

Bere abentura epiko eta zentzugabe honetan, talde antikapitalista batean sartuko da, iraultza pizteko asmotan eta helburu nagusi batekin: Eskoziako kutxazain automatikoak, masak ekintzara bultzatuko dituzten era honetako olerkiz betetzea: buru bat koroatua izan daitekeeno, moztu ahal izango zaizkie buruak koroei. Liburuan ez da aipatzen, baina apustu egingo nuke Baigorrik Lucio Urtubiari buruzko filma eta liburuak irakurri dituela!

Komikian ugariak dira ikur anarkistak. Bakuninen izena ere ikusiko dugu paretetan margotuta eta txalupa batek, Marc Legasse eta Jakue Pascualen liburu mitikoaren izena darama: Anarkerria.

Istorioan erreferentzia geografiko gehiegirik ez badago ere, Cramond Island Eskozian kokatzen da. “Free Scotland” irakurriko dugu pareta batean eta Ingalaterrako erregina burua moztuta ageri da Bank of Scotland-eko billeteetan. Han-hemenka, Euskal Herriari buruzko erreferentziak ere ageri dira: Baigorri eta Etchegaray protagonisten deiturak, Nafarroako kateak –erdian A anarkista dutela–, edo euskarazko bi esaldi: “Zelako krisi, halako bizi” etxe baten atarian irakurriko dugu eta Baigorriren amak hilzorian “Bihotza banoa. Amaia da hasiera” esango du.

Zoro kuadrilla zoragarri honen abenturen jarraipenaren zain geratuko gara, euskarara ere itzuliko duten esperantzan.


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude