Atsekabez hartu dugu Javier Ollo Altsasuko Alkate jaunaren erantzuna, uztailaren 31koa, Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzkoa. Izan ere, Europako Kontuen Auzitegiak Espainiakoa Estatuan AHT garatzen ari den arlo guztietan porrot ekonomiko eta sozial itzela dela argi aski esan badu ere, Javier Ollo jaunak diskurtso aurrefabrikatua eta hutsalarekin erantzun du.
Aipatzen du mozioa gehiengo nagusiz onartu dela. Bai, UPN eta PSN izan zituen alboan, hain zuzen ere, “aldaketaren” alderdiak. Arrakasta! Baina, Geroa Bairen postura, ardatza. Bestalde, tar-tar-tar, hitz hutsak: ingurumenarekiko iraunkorra, pertsonen eta merkantzien garraioa, Euskal Y-a eta Zaragozako lotura, estrategikoa, ezberdin pentsatzearen zilegitasuna, eta abar. Beti ere, AHTa aldarrikatuz.
Erantzun eskas horren aurrean, berresaten diogu:
1. Javier Ollok badaki funtsik gabeko argudioak darabiltzala, Europako Kontuen Auzitegiak eta gaian beste makina bat adituk horrela akreditatu dutelako. Zergatik segitzen du iruzur eta gezurretan?
2. Ezberdin pentsatzea zilegi bada ere, proiektu hori ingurumenarentzat hausgarria eta Altsasuko eta Sakanako herritarrentzat txirotzailea da. Zilegia da gehiengo erlatiboak inposatuz proiektu txikitzaileekin aurrera egitea?
3. Javier Ollo, EAJk Euskadirako diseinatutako obra munstroaren txotxongilo morroiaren papera egiten ari da. Soilik horrela ulertzen da Nafarroarako Geroa Baik defendatzen duen proiektua, Nafarroa Euskadirako serbidunbre edo bide-zor eremua bihurtuz
4. Larria da Azkoienen abiarazi dituzten obra horiekiko Geroa Bai konplize izatea, suntsiketa eta milaka milioiko xahuketarekin konpromisoak hartuz, herritar “xumeok” ordaindu beharko ditugunak.
5. AHT proiektu hori garapenkeria ekonomizista eta planetaren suntsiketaren eredu argia eta burugabea da. Proiektu hori eragile ekonomiko handien zerbitzura dago eta planetarako eredu jasangarrien eta suntsitzaileen arteko marra gorria gainditzen du.
6. Gure borrokarekin segituko dugu AHTren sustatzaileek sortzen dituzten gezurren eta ustelkeriaren aurka, zeren eta Nafarroarako Tren Sozialaren alternatiba egiazkoa baita.
Sakana Trenaren Alde plataforma.
Arturo Carreño Parras.
Blanca Esther Arregui Mendia.
Martín José Celaya García.
Altsasuko biztanleak.
(Altsasu, 2018ko abuztuaren 29a)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]