"Jaurlaritzaren eraketa alderdi aurrerakoien artekoa izan beharko luke"

  • Boz gehien lortu dituen alderdia zorionduz hasi du hitzartzea Sumarreko Alba Garciak: "Zorionak hauteskundeen irabazle EAJri". Sumarrek izan dituen emaitzez "balorazioa positiboa" egiten dutela adierazi du: "Oso hauteskunde konplikatuak ziren, oso polarizatuta zeudelako bi aukera hegemonikoen artean eta lortu dugu marko hori puskatzea eta herritarren zati batek ulertzea zer balio zuen ezker konfederalaren indarraren alde egiteak, Sumarren lehen urtean".


2024ko apirilaren 21an - 22:51

Biharko egunetik aurrera egingo duten lanaz zera iragarri du Alba Garciak: "Botoa eman diguten pertsona denek eta aukera aurrerazaleak bozkatu dituzten besteek ziur izan gure ahalegina bideratuko dugula Euskadiko politikak ezkerrera bira egin dezan, pertsonen bizitza hobetzeko, batez ere hiru gaietan: Osakidetzan, etxebizitzara sarbidean eta zaintzan".

Gobernatzeko itunei erreferentzia eginez, zera iradoki du: "Jaurlaritzan aulkien gehiengoa dugu geure burua ezkertiar izendatzen dugun alderdiek  eta horrek hausnarketa zabaldu beharko luke Jaurlaritzaren eraketan, gure ustez aurrerakoia izan beharko luke".

Aurrera begira, "Sumarrek etorkizuna du" iragarri du: "Lanean jarraituko dugu herriz herri hazteko". Amaitzeko, Sumarreko Espainiako politikari Yolanda Díaz eskertu du, "bere babesa eman diolako kanpainari".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude