ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Japoniako inbertsio funts pribatu batek erosi du Donostiako Santa Teresa komentua

  • Londresen oinarrituta dagoen inbertsio funts pribatu japoniar batek erosi du azkenean Parte Zaharrean dagoen Santa Teresa komentua, Diario Vascok argitaratu duenaren arabera. Country Hall Arts (CHA) izena du inbertsio funtsak, eta webgunean duten informazioaren arabera, artean, zineman, literaturan, arkitekturan eta bestelako diziplinetan gazteak edukatzeko helburua du funtsak, “onura publikorako”.


2021eko azaroaren 12a - 09:09
Azken eguneraketa:10:11
Argazkia: Agurtzane Altuna

Oraindik ez dago garbi zer egingo duen bertan CHAk, baina dirudienez, ikasleentzako erresidentzia bat egiteko asmoa dute. Izan ere, komentuaren jabe berriek ikasle-erresidentzia bat egiteko kontsulta egin dio Donostiako Udalari. Komentuak “babes berezia” du, Parte Zaharreko sei kategorietatik babes maila handiena duena, eta A Kategoria ere badu, Parte Zaharreko eta Kaiko Monumentuen Multzoko eraikinetako bat delako. Hau dela eta, jabe zaharrek edozeini saldu aurretik Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaintzeko beharra zuten, baina bi erakunde publikoek ez zuten interesik eraikina erosteko. Hau dela eta, 3,5 milioi euroan erosi du eraikina inbertsio funts japoniarrak.

Oposizioaren kritika

Erosketa honen aurrean, EH Bilduk adierazi du hotel proiektuen aurrean “udal gobernuari kitto esateko” ordua dela. Koalizio abertzaleak gehitu du albiste honek “harridura eta haserrea” eragin duela Parte Zaharreko bizilagunen artean. Auzoan bestelako beharrak daudela dio EH Bilduk, eta ostalaritzara bideratutako proiektuak auzoak behar dituen “azken gauzak” direla azpimarratu du. Amaitzeko, EH Bilduk udal gobernuari eskatu dio “legezkotasun zalantzagarriko eta zilegitasunik gabeko proiektuak baimentzeari uzteko”.

Bestalde, Haizea Garay Elkarrekin Donostiako zinegotziak sareetan “Donostia salgai” dagoela adierazi du: "Ondarea galtzen ari gara beste batzuek negozioa egin dezaten. Hotelik edo jatetxerik egongo ez dela esango dute, baina izen alternatibo bat jarriko diote eta ostatu ematea eta ostalaritza egongo dira. Beste urrats bat “Donostia, oporretarako hirian".


Ondare arkitektonikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Tuterako kartzela zaharra
1936ko errepresioaren gune nagusietako bat, proiektu urbanistikoen jomugan

1936ko Gerran kartzela gisa erabili zen Tuterako San Frantzisko komentuaren eraikina. Ehundaka preso errepublikar giltzapetu zituzten leku hartan, eta asko fusilatuak izan ziren. Oroimen Historikoko Leku izendatzeko aukeraren aurrean, Rafael Moneok duela hogei urte egindako... [+]


2023-01-13 | Hala Bedi
Babestutako eraikin bat eraitsi dute Forondan adinekoen makro-egoitza pribatu bat eraikitzeko

Arabako Foru Aldundiak ikerketa bat abiatu du Forondako Markesaren Jauregiaren eremuan, makro-egoitza bat eraikitzeko lursailean eraikin babestu bat bota ote duten ebazteko.


2022-07-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Edertasuna

Zein da hiriko eraikinik ederrena? Hiri bat bisitatzeko gidaliburuetan edertasunaren ranking-a egitea etengabe burutzen den ariketa da, eta norbaitek erabakitzen du, edertasunaren kontzeptu homogeneizatu eta adostu bat existitzen denaren egiaren gainean. Badira noizbehinka... [+]


Eguneraketa berriak daude