Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenak ehunka pertsonako performance batekin bistaraziko du larunbatean "hemen bertan ez gaudela basakeria horretatik aparte". Armagintzari loturiko euskal enpresek heriotza horiekiko duten erantzukizuna salatuko dute hondartzan.
2016an aurreko urtean baino %25 errefuxiatu gehiago hil zen Mediterraneoan itota, euren herrialdeetatik ihesi zetozela. Datu eskandalagarri horien aurrean, Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenak ekitaldi berezia antolatu du Algortako Ereagako hondartzan, larunbatean eguerdiko 12:00etan. Ehunka lagunek parte-hartzea espero dute.
Horren bidez nabarmendu nahi dute heriotza horien atzean bertako armagintzaren negozioa ere badagoela: "Santurtziko portutik, hortxe bertan, Espainiako Gobernuaren babesarekin Saudi Arabia bezalako diktadura krudelekin trafikatzen da armen bidez", dio manifestuak. Hala, armagintzarekin lotura izateagatik kritika ugari jaso dituen Sener enpresaren egoitza bertan dagoela gogorarazi dute errefuxiatuen eskubideen aldeko kideek.
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.
Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]
2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]