Poliziek arrazaren araberako "profilak" egiten dituztela azaldu du Europako Kontseiluaren txosten batek, eta komisarietan pertsona migranteek eta ijitoek arrazismo sistematikoa pairatzen dutela seinalatu. Melonik poliziak babestu ditu: "Gure polizia-indarrek arduraz egiten dute lan".
"Arraza-profilak" egiten ditu Poliziak Italian, pertsona ijitoekin eta jatorri afrikarrekoekin, bereziki. Hala nabarmendu du Europako Kontseiluaren Arrazismoaren eta Introlerantziaren aurkako Komisioaren (ECRI) txosten batek, poliziek filtro arrazisten araberako atxiloketak eta kontrolak egiten dituztela ondorioztatuta. "Gizarte zibilak eta hainbat antolakundek horren berri eman dute", diote txostenean. Baina mugatuak omen dira jazarpen horri buruzko datuak, eta polizia-indarrek ez omen dute "arazoaren tamaina" erakutsi nahi.
Italiako poliziek pertsona arrazializatuak eta LGTBI kolektiboko pertsonak bereziki jazartzen dituztela salatu izan du askok, ASGI and Medi Study Centre Genoa erakundearen ikerketa baten esanetan. Inkestatutako migranteen %45,8k jakinarazi zuten nolabaiteko diskriminazioa edota arrazismoa pairatu izan dituztela komisarietan, eta aztertutako instituzio eta espazio publiko guztien artean, polizia-etxeak omen ziren diskriminatzaileenak.
Pertsona migratzaileek salatu zuten, besteak beste, poliziek arrazoirik gabe ukatzen dizkietela asilo-eskaerak, dokumentazio pertsonala suntsitzen dietela, iraindu egiten dituztela edota jo egin dituztela.
Pertsona ijitoen aurkako jazarpen poliziala eta erasoak, zehazki, etengabeak dira Italian. 2017 eta 2021 artean, ijitoen 187 etxebizitza edo bizitoki hustu zituen Poliziak, eta, beraz, gutxienez 3.156 pertsona etxegabetu zituen. European Roma Rights Centre (ERRC) erakundeak ohartarazi duenez, "jendeak uste duena baino kaleratze gehiago dago", eta gutxienez astean behin etxegabetzen omen dute ijitoren bat.
Torturen eta bestelako tratu txarren berri ere eman dute. Iaz, adibidez, Veronako bost polizia atxilotu zituzten, pertsona migranteak eta etxerik gabekoak jotzeagatik eta torturatzeagatik. Kasu batzuetan, poliziek piper-gasa botatzen zieten begietan, eta buruan ostikadak ematen zizkieten, konorterik gabe utzi arte. Beste batzuetan, berriz, identifikatuak izaten ari zirela, lurrean pixa egitera eta gainean etzatera behartzen zituzten. Tratu txar horiek behin eta berriro eman zituzten atxilotutako agenteek, 2022ko uztailetik 2023ko martxora arte, gutxienez.
Kasurik entzutetsuena, hala ere, Hasib Omerovicena izan zen. Ijitoa zen Hasib, eta gorra jaiotzez. 2020ko uztailaren 25ean, 36 urte zituela, legez kontrako sarekada bat egin zuen bere etxean Poliziak. Bertsio ofizialaren arabera, etxeko leiho batetik "jausi" zen Hasib, bederatzi metroko altueratik amilduta. Epaileak polizien kontakizuna babestu zuen.
Hasiben arrebaren lekukotza, baina, oso bestelakoa izan zen. Etxean zegoen sarekada gertatzean, eta, salatu zuenez, kalez jantzitako hainbat poliziak "dokumentuak eskatu zizkioten Hasibi, makil batekin kolpatu zuten, eta ostikadak eman zizkioten". Bere logelara ihes egin zuen, baina agenteek "kolpatu eta leihotik bota zuten".
Txostenaren berri izatean, Giorgia Meloni lehen ministroak Poliziaren defentsa sutsua egin zuen: "Gure polizia-indarrek arduraz egiten dute lan". Matteo Salvini eta Antonio Tajani lehen ministro-ordeek ere Poliziaren alde egin zuten, eta txostena kritikatu zuten. Haien ustez, agenteei "eraso die ezgauza den organismo baten txostenak". "Ijitoak eta immigrante ilegalak hain gustuko badituzte, Estrasburgoko euren etxeetara eraman beharko lituzkete", esan dute agintari faxistek.
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon.
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]