Islandiarrek Gobernuari errefuxiatu siriar gehiago jasotzeko eskaera egin diote

  • Facebookeko orrialde baten bitartez, irlako biztanleriaren %4k Gobernuari etorkin gehiago jaso ditzan eskatu dio. Gobernuak Siriako gatazkatik 50 errefuxiatu jasoko zituela esan zuen.


2015eko irailaren 2an - 10:30
Islandiara 1956. urtetik soilik 511 etorkin iritsi dira
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herrialdean bizi diren 300.000 lagunetatik 12.000 inguru atxikitu dira Facebookeko orrialdera. Sigmund David Gunnlaugsson lehen ministro islandiarrak esan du gaia lantzeko ezohiko Batzarra deituko duela, eta etorkinak jasotzeko baliabideak aztertuko dituela.

Islandiako irlak 39 errefuxiatu jaso ditu azken bost urteetan, horietatik hamahiru siriar. 1956. urtetik soilik 511 etorkin iritsi dira Islandiara. 1973an herrialdeak denboraldi batez Vestman irletako 4.000 pertsona jaso zituen Eldfell sumendiaren erupzioaren ondorioz, Facebookeko orrialdean aditzera eman denez

2015eko BGI, Bake Globalaren Indizearen arabera, Islandia munduko herrialderik baketsuena da; Siria, ordea, gatazkatsuena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!