Azken asteetan, koronabirusaren ondorioz sortutako krisiarekin batera, nabarmen hazi dira gehiegizko baldintzetan eskainitako alokairuzko etxebizitzen iragarkiak, Idealista eta Fotocasa bezalako plataforma digitaletan, Iruñeko Bizitzeko Alde Zaharra plataformak oharren bidez jakinarazi duenez.
Plataformak salatu duenez, "orain arte turistentzako alokatzen ziren pisuak bizitzeko ohiko alokairu gisara eskaintzen hasi dira, gehiegizko prezioetan, eta indarrean den alokairuaren araudia hausten duten baldintzetan. Momentuz, halako 21 kasu antzeman dituzte Alde Zaharrean, eta beste 15 Zabalgunean, baina argi dago gehiago ere agertuko direla".
Turistifikazioaren fenomenoa baliatuz, haien etxebitzekin espekulatzeko hautua hartu zuten hainbat etxejabek bere momentuan, interes ekonomikoa lehenetsiz auzoaren ongizatearen aurretik. Orain, krisi egoera baliatuz, etxebizitza horiek neurrigabeko prezioetan eskaintzen hasi dira: antzemandako kasuetan, hain zuzen ere, 650 eta 2800 euro arteko prezioetan eskaini dituzte logela bat eta sei artean dituzten etxebizitzak.
Baina prezioarena ez da gehiegikeria bakarra: Bizitzeko Alde Zaharrak antzemandako eskaintzek etxebizitzarako irisgarritasun eskubidea urratzen dute, alokairuzko etxebizitza arautzen duen 7/2019 Erret Dekretu-Legea hautsiz. Izan ere, besteak beste, hilabete bat baino gehiagoko fidantzaren ordainketa, bi hilabete baino gehiagoko ordainketa berme gordailu gisara edota udan zein sanferminetan zehar etxebizitza utzi behar izatea bezalako baldintzak ageri dira eskaintza horietan. Gauzak horrela, “errenta altu frogagarriak dituzten pertsonak” izatea, “kontratu iraunkor eta diru sarrera frogagarriak” edukitzea, “6 hilabete edo gehiagoko” fidantzak ordaintzea, “hilabete bat fidantza gisara, eta 6 hilabeteko errentari dagokiona berme gisara” ematea, “gutxienez hiru urteko kontratua” sinatzea, edota maizterrak etxebizitza “irailetik ekainera” bitartean bakarrik erabili ahal izatea da hauteman dituzten baldintza horietako batzuk.
Bizitzeko Alde Zaharra plataformarentzat premiazkoa da egoera hau salatzea, bai eta bizitzeko egokia izango den auzo baten alde jokatzea ere. Horregatik, iragarkiak jasotzen dituzten plataformen aurrean salatu ditu aipatutako irregulartasunak; plataforma horiek, dena den, ez dute inolako neurririk hartu, eta haien erantzukizuna ukatu dute, “iragarleen eta interesatuen artean bitartekaritza lanik ezin” dutela egin edota “neurririk hartzeko nahikoa tresna eta eskumen ez” dutela argudiatuz, eta beraz, salatutako gehiegikerien konplize bilakatuz.
Egoeraren aurrean, Bizitzeko Alde Zaharrak antzematen dituzten irregulartasunak salatzeko deia luzatu die auzokideei, dagokion autoritateen zein era publikoan eman dezaten horien berri. Era berean, arau hauste horien jakinarazpena bizitzekoaldezaharra@gmail.com posta elektronikora ere bidaltzeko eskatu dute.
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.