Iruñeko Aberri Egunean gazteentzako gunea Gazte Abertzaleen eta Independentisten eskutik

  • Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak martxoaren 27ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta, Independentistak Sarearekin batera “Gazteon borroka etorkizuneko bide!” lelopean Gazte Karpa antolatu du.


2016ko martxoaren 14an - 09:57
Manifestazioaren ondoren zabalduko dute gazte karpan musika eta jai giroa izango dira nagusi.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aberri Egunean "gazte euskaldun orok eguna musika eta aldarrikapenarekin jai giroan ospa dezan" antolatutako ekimenaren aurretik, 12:00etan, Golemetatik abiatuta manifestazioa eginen dute. Gero, 14:00etan irekiko dute karpa DJ Majarisen musikarekin.

15:00etatik aurrera berriz, Ze Esatek! taldearekin hasiko dira kontzertuak eta Bad Soundekin jarraituko. Txosnan bokatak ere salgai izango dira.

Ospakizunaz gain, Gazte Abertzaleen ekimena aprobetxatu nahi du Independentistak plataforma egiten ari den lanari "merezi duen garrantzia emateko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!