“Irudi lazgarriak ikusi nahi ez dituenak ez luke egunkaririk erosi behar”

  • Santiagoko tren istripuaren karietara, hedabideen jokabideaz idatzi du Iñigo Saenz de Ugarte kazetariak bere blogean. Interesgarriak iruditu zaizkigun adierazpenak itzuli eta hona ekarri ditugu:


2013ko uztailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Santiagoko istripuko trenaren gidaria, zaurituta (Argazkia: photos.end.com) Santiagoko istripuko trenaren gidaria, zaurituta (Argazkia: photos.end.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egoera zailak

“Istripu edo gerra bat, erredakzio baten lanerako gaitasuna eta haren irakurle edo ikusleen pazientzia agerian uzten duen gertakizuna da. Albistearen berri jasotzen dutenek ahalik eta informazio gehien jaso nahi dute, baina baita zorrotza ere. Bi eskakizun horiek ez dute zertan kontraesankorrak izan, baina mundu errealean, jendeak hanka sartzen du. (...) Ez dago egoera zailenek agerian uzten duten ahulgunerik gabeko hedabiderik”.

“Arriskuak biderkatu egiten dira gertaeraren osteko lehenengo orduetan. (...) Albiste baten etenik gabeko jarraipena egingo duzula erabaki dezakezu, baina beharrezko baliabideak ez badituzu edota ez bazaude horretarako prest, egoera jasan ezinera eramango dituzu zure kazetariak: zuzeneko jarraipena informaziorik gabe egin behar izatea porrotera kondenatutako lana da. (...) Halako tragedia baten ostean, ohikoa da agintariek zer eta zergatik gertatu den zehaztasunez ez jakitea, are gutxiago kazetariek”.

Egunkariak eta argazkiak

“Prentsaren lana baloratzeko argudio txepelik bada, argazkiak eta titularrak hautatzean ahalik eta egunkari gehien saltzea bilatzen dela esatea da txepelena. (...) Ez dut sekula inor entzun argazki bat aukeratu eta horri esker ale gehiago salduko direla esaten. Iruzkin ergela litzateke. Mundu guztiak daki tragedia baten ondoren egunkari gehiago salduko direla, informazioaren kalitatea kontuan izan gabe ere”.

“Ez nago ados zaurituen edo haien senitartekoen argazkiak erakusteak debekatua behar lukeela diotenekin. Kazetariaren lana gertatu denaren berri ematea da eta ezin da horrelako albiste baten dramatikotasuna adierazi argazki izugarririk gabe.”. (...) Kokapena kontuan hartzea ezinbestekoa da. Ezbeharra zure hirian edo herrialdean gertatu bada, gehiago kontrolatu behar duzu zure burua herrialde urrun batean jazo bada baino. Ezin da bi kasuetan irizpide bera erabili”.

“Artikulu edo irudi batek informazio garrantzitsua ematen duen edo ez neurtzea da gakoa. Hedabide batek ezbehar baten dramatismoa arindu nahi balu, zaurituen argazki guztiak ezabatuz, gezurretan ariko litzateke; gainera, agintariei laguntzeko egiten duela susmatuko genuke”.

“Erabaki eztabaidagarriak dira denak, eta egia esan, hobe da motz geratzea muga gainditzea baino. Dena den, gertakizun lazgarri baten irudi lazgarriak ikusi nahi ez dituenak ez luke egunkaririk erosi behar. Ez dituzte errealitatetik babestuak izateko beharra dutenentzat egiten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!