Irratian entzungo dira zenbait antzezlan, Gasteizko antzerki jaialdiaren barruan

  • Eusko Irratiak irratirako antzezlanen gidoi lehiaketa antolatu du Gasteizko 38. antzerki jaialdiari begira. Euskarazko eta gaztelaniazkoen artean guztira sei lan entzungo dira irratian.


2013ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Teatro Praísok Erpurutxo ipuinaren ikuspegi desberdin bat emateko asmoa du.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mundu osotik bidalitako 116 lan jaso dituzte Eusko Irratian, eta euskarazko eta gaztelaniazkoen sailean hiruna aukeratzea falta zaie. Euskarazkoak, esaterako, Euskadi Irratian entzun ahal izango dira. Bi antzezlan onenak jaialdiaren barruan taularatuko dituzte, bertako aktoreekin, Printzipal Antzokian.

Bertako taldeak protagonista

Gasteizko Traspasos eta Teatro Paraíso taldeak nabarmendu dituzte jaialdirako. Lehenengoak Madrilgo zentro dramatiko nazionaleko denboraldi irekieran parte hartuko du, eta hilabetez arituko da bertan. Bigarrenak berriz, Espainiako Sari Nazionala jasoa du.


Eguneraketa berriak daude