Interneteko datuen segurtasuna ezbaian jarri duen CIAko langile ohia babes bila

  • Edward Snowden CIAko langile ohiari babes politikoa emateko aukera aztertzen ari da Ekuadorreko Gobernua, kanpo-ministroaren arabera. AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) eta Britainia Handiak Interneteko enpresa nagusien erabiltzaileen datu pribatuak erabiltzen dituztela frogatzen duten dokumentuak zabaldu zituen Snowdenek ekainaren hasieran.


2013ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Google, Facebook, Apple, Yahoo, YouTube, Skype eta Interneteko beste zenbait enpresa erraldoien datuak erabiltzen ditu NSAk (Argazkia: noticiassin.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hong Kongen izan da estatubatuarra, larunbatean AEBek estradizio-eskaera egin zuten arte. Espioitza eta datu konfidentzialen legez kanpoko erabilera leporatzen dio Snowdeni AEBko Gobernuak. Igande arratsaldean Hong Kongetik Moskurako hegaldia hartu zuen, The Guardianen arabera.

WikiLeaksen babesa du CIAko langile ohiak, erakundeak berak argitaratu duen oharrak azaltzen duenez. “Snowden Ekuadorrera bidean da, bertan babes-politikoa lortzeko asmoz, eta WikiLeakseko aholkulari eta diplomatikoen laguntza du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
2021eko urtarrilaren 12
Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

2020ko abenduaren 24
Julian Assangeren kasua
Kazetaritzaren aurkako gerra zikina

2019ko maiatzaren 30
Moral bikoitza

Eguneraketa berriak daude