Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa


2025eko urtarrilaren 21ean - 10:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako arazorik 200 metro dituzten eoliko erraldoiak euren herritik kanpo jartzeko, paisaia naturalak birrinduz. Petrolio gehien saltzen duten herrietako bat izanik, beste batzuek baino oztopo gutxiago ere badute horretarako. Norvegiako “ongizateak” badu, beraz, alde iluna, oso iluna.

Estatu eskandinaviar horren jokaera hizpide genuelarik, ezustean, Zedarriak izeneko enpresarien aholkularitza taldeak sekulakoa bota zuen lau haizetara, batere lotsarik gabe: “Defentsa-industria aukera paregabea izan daiteke euskal enpresentzat”.

Ahoa bete hortz geratu ginen. Berehala pasatu ginen, ordea, harriduratik sumindura. Zer nolako maila etikoa dute enpresari horiek, mundu zabalera hedatu den gerra egoeraz baliatzea proposatzeko? Eta are okerragoa: zertan ari ziren ekitaldi horretan euskal erakundeen ordezkariak, enpresaburu horien ekitaldiari babesa ematen?

Higuingarria da “interesgarritzat” jotzea Europako aurrekontu militarraren eta militarismoaren gorakadari eta gerrari berari probetxua ateratzeko aukera. Ez al dugu ezer ikasi Ukrainako hiru urteko gerratik? Ez al du euskal gizarteak ardurarik, hainbeste sufrimendu pairatu ondoren, bake politikan aitzindari izateko?

Higuingarria da euskal enpresentzat "interesgarritzat" jotzea Europako aurrekontu militarraren eta militarismoaren gorakadari eta gerrari berari probetxua ateratzeko aukera

Distentsioa eta elkarrizketa sustatu ordez, soldaduen, armen, munizioen eta abarren kopurua handitzea erabaki zen; horren ondorioz, gatazkak bere horretan jarraitzen du, eta areagotu egin dira hildakoak eta suntsiketa. Eta horrek, era berean, inpaktu negatiboak izan ditu ekonomian, eta bizimodua garestitzea eta jendartea pobretzea eragin du. Horrez gain, Afrika suntsitzen duten liskarrek eta Gazako genozidioak ere argi erakusten digute zein mugetaraino irits daitekeen gerra-ekoizpenaren erabilera. Inertzia hori elikatzen jarraitu nahi dugu?

Guk bestelako eztabaida bati ekitea proposatzen dugu, herritar gehienek nahi duten aldaketaren norabidean doala uste baitugu: nola egin eraldaketa ekosoziala, eta, aztergai dugun gaiarekin lotuta, nola jarri martxan prozesuak, gaur egungo industria militarra erabilgarritasun sozialeko ekoizpen bihurtzeko. Zehatzago esateko, xedetzat hartzea Euskal Herria armarik ekoizten ez duen herrialdea bilakatzea, suntsiketekin eta sarraskiekin kolaboratzen ez duen herrialdea, alegia.

Horregatik, euskal herritarrei ohartarazten diegu ez ditzatela ontzat jo “defentsa” eta “seguritate” militarizatuari buruzko diskurtsoak eta praktikak, mundua suntsitzen ari diren injustiziekin ez dezagun kolaboratu. Aitzitik, gizarteko desparekotasunak konponbidean jartzeko irtenbide berritzaileak sustatzera deitzen ditugu.

Zedarriak-en txostenak dioenez, “defentsan eta segurtasunean inbertsiorik ez egiteak eta migrazio nahiz asilo politiketan ditugun zatiketek zaurgarri bihurtzen gaituzte, gero eta eszenatoki geopolitiko konplexuagoan”. Baieztapen horren abiapuntua bera ukatzen dugu. Gure ustez, politika militaristek, gastu militarra handitzeak eta armen ekoizpenak laguntzen dute, hain zuzen, eskubideak urratzen eta haietan atzera egiten. Beldurraren logika horretatik atera behar dugu, eta justizia sozial handiagoa ekarriko duten irtenbideetan aurrera egin.

Baliabideen inbertsioak eta berrikuntzak erabiliz ez dadila enpresa bakar bat ere militarismoaren eskaladaz baliatu. Justu alderantzizkoa proposatzen dugu: inbertsio eta berrikuntzok balia daitezela interes zibileko ekoizpen bihurtzeko xahuketarako eta gerrarako euskal ekoizpe izendatzen dugun  gaur egungo industria. Ziur gaude prozesu horrek bideratuko gaituela, beste batzuekin batera, munduak behar duen eraldaketa ekosozialerantz.

Ana Gorostidi eta Xabier Sarasua, Bake Ekintza Antimilitarista taldeko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude