Mexikoko Oaxaca estatuan telefono sistema komunitarioa jartzen ari dira. Telefonia zerbitzurik ez daukaten 50.000 komunitate indigena daude. Telekomunikazioko enpresa handiek ez dituzte errentagarritzat jo orain arte eta ez daukate instalaziorik. Rhizomática taldearekin elkarlanean hasi dira sistema propioa aurrera ateratzeko, Revolución 3.0 komunikabideak argitaratu duenez.
Rhizomáticak teknologia berriak hardware eta software irekian zabaltzen ditu, komunitate indigena horietara telekomunikazio sarbidea posible eginez. Villa Talea de Castro zonaldean sistema komunitarioa jarrita dute jada, eta sistema komunitateak berak finantzatu eta kudeatzen du.
Irrati komunitarioa ere badute. Aipatu elkartearen proiektua da, eta inguru horietako jendeak komunikatzeko erabiltzen du. “Bertakoek oinez, autobusez edo kamioiez gertueneko herrira atera behar izaten dute telefonoz deitzeko”, azaltzen du sistema komunitarioaren proiektuan parte hartzen ari den jatorri Mazateca-ko Melquiades Rosas Blancok.
Konpainia handiak interesatu dira
Rhizomáticak aditzera eman duenez, telekomunikazio enpresa handiak hasiak dira inguruak aztertzen. Lehendik herritarrek eskatuta zuten behin baino gehiagotan telefonia zerbitzua, baina sistema berriaren oihartzuna ailegatu arte baztertuta utzi dituzte Oaxacako indigenak. Konpetentzia usaindu dutenean ordea, mugimenduak hasi direla azaldu dute. Esan dutenez, izanak dira zonaldeko zenbait etxetan telefonoak eskaintzen sare komunitarioa aprobetxatuz, eta komunitate gehiago proiektuaren parte diren neurrian konpainia handiek ere muturra gehiago sartuko dutela diote.
Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.
Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Umea laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]