“Independentzia ez dela posible pentsatzen duen independentismo bat daukagu”

  • Ehun mugimenduak "Burujabetza iraultzaz Euskal Errepublika" ekimen antolatu du Donostian maiatzaren 14rako.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 9an - 08:21
Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki / Irutxuloko Hitza.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ehun mugimenduko Unai Apaolaza izan dugu Hizpidean. Euskal Errepublikaren alde ekintza ezberdinak egin izan dituzte Ehunetik, eta gehiago ezagutu nahi izan dugu haien mugimendua, datorren larunbatean Donostian egingo duten ekimenaren aitzakian.

Maiatzaren 14an solasaldi bat izango dute lehenik, David Fernandez ANCko lehendakariordea eta Unai Apaolaza bera izango dira elkarri galdezka San Jeronimo kaleko kriptan goizeko 11tan. Ondoren ekitaldi politikoa izango dute 12.30etan Trinitate plazan, eta jarraian DJak, jatekoa eta edatekoa izango dira.

Apaolazak berak sakon azaldu digu haien planteamendua. Zer hutsune ikusten duten euskal errepublikaren aldeko borrokan, eta aldebakartasunez jokatzea nola ikusten duten, besteak beste.

Hemen entzungai.

 


Independentismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.