Asteazken goizean etxegabetu dute familia Barakaldoko epaitegiko ordezkariek eta Ertzaintzak. Etxegabetutako emakumeak salatu du Barakaldoko Udalak ez diola laguntzarik eman. Argitan eta Berri Otxoak elkarteek erakundeek haien protokoloa ez dutela bete azpimarratu dute.
Asteazken goizean 41 urteko emakume bat eta 6 eta 15 urteko haren seme-alabak etxegabetu dituzte Barakaldon (Bizkaia). Eskaera Alokabide entitate publikoak egin zuen, eta Barakaldoko Epaitegiak eman du gauzatzeko agindua. 10:00ak inguruan heldu dira epaitegiko langileak etxera eta Ertzaintza izan dute laguntzaile etxegabetzean. Familiak bere jabetzak atera ditu etxetik, erresistentziarik ezarri gabe.
Erakundeen jarrera salatu dute
Kontzentrazioa deitu dute Barakaldoko zenbait eragilek etxegabetzea salatzeko, eta hogei herritar inguru bildu da atariaren aurrean. Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak eta bazterketaren aurkako Berri Otxoak elkarteek Eusko Jaurlaritza jo dute errudun. Argitanek gogoratu du 2012an Amaia Egaña barakaldarrak bere buruaz beste egin zuela etxegabetzearen unean etxeko leihotik botata. Horren ondoren, 2013an, Eusko Jaurlaritzak, Eudelek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak protokolo bat adostu zuten. Protokoloaren arabera etxegabetutako familiei premiazko alojamendu bat eskaini behar zaie. Protokoloa ez betetzea leporatu die Argitanek erakundeei. Kaleratutako emakumeak salatu du Barakaldoko Udalak ez diola inongo laguntzarik eman. Amaia Egañak bere burua leihotik bota zuenetik 1500 etxegabetze egin dituzte Barakaldon, astero lau bataz beste.
Argitanek salatu du emakumea indarkeria matxistaren biktima dela. Orain urte erdi emakumeak senarraren tratu txarrak salatu zituen epaitegian, lesioen parte mediku bat ere aurkeztuz. Baina urruntze agindua indarrean ez dagoenez, besteak beste, erakundeek ez dute indarkeria matxistaren biktima bezala aintzat hartzen.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.