Inazio Arregi hil da, euskal irratigintzan aitzindari

  • Inazio Arregi Zendoia jesuita eta kazetaria 89 urterekin hil da astelehen honetan, gaixotasun luze baten ondorioz. Loiolako Herri Irratiko eta Eusko Irratiko zuzendari izan zen eta Vatikano Irratiko nazioarterako albistegi burua.


2020ko azaroaren 17an - 17:09
Argazkia: eitb.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1931n Oñatin jaioa, 17 urterekin sartu zen Jesusen Konpainian eta Italian komunikazioa ikasi zuen gero, ikus-entzunezkoan espezializatuz. Euskal Herrira bueltan, 1966an Loiolako Herri Irratia sortu zuen santutegian, Juan Lekuonarekin batera, eta zuzendari izatera iritsi zen. 1982an Eusko Irratira aldatu zen eta hor ere zuzendari aritu zen, euskarazko irrati publikoa martxan jarri eta 1985era arte. Hedabideetan euskarak lekua izan zezala, hori zuen helburu nagusietakoa.

1986an, Vatikanora joan zen eta nazioarteko albistegi buru aritu zen Vatikano Irratirako. Ondas eta Rikardo Arregi sariak jaso zituen, bere ibilbideagatik.

2010ean, autobiografia publikatu zuen Alberdaniarekin: Eta orain, zer? Gure urte haiek (1931-2009).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!