Ikus-entzunezko profesional bat behar dugu ARGIAn

  • ARGIAko lantaldea sendotzeko kide berri baten bila gabiltza. Ikus-entzunezko arloan bideo edizioan eta kameralari gisa eskarmentua duen norbait aurkitu nahiko genuke, iniziatiba duena eta taldean lan egiteko prestutasuna duena. Sektorearen beste alor batzuetan interesa eta gaitasunak izatea ere baloratuko da: podcastgintzan, diseinuan, gidoian, argiztapenean...


2023ko martxoaren 29an - 03:16
Azken eguneraketa: 14:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Teknikoki baloratuko da:

- Bideo edizioa: Adobe premiere eta After effects-en ezagutza.

- Kameraren erabilera

- Diseinua: Photshopen ezagutza

- Soinu arloko ezagutzak

- Gidoigintza

Astean 30 orduko lanaldia eskaintzen dugu, ARGIAk Lasarte-Orian duen egoitzan presentzialki aritzeko, urtebeteko proba epearekin eta luzatzeko aukerarekin.

 

Interesa izanez gero, bidali curriculuma apirilaren 23a baino lehen honako helbide elektronikora: multimedia@argia.eus

 


Irakurri gehiago: Lan eskaintzak Komunikazioa ARGIA
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.