ARGIAn urritik aurrera praktikak egin nahi?

  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta internet zein papererako idazten trebatzeko aukera eskainiko dugu urritik aurrera. 


2018ko irailaren 18an - 12:53
E-mail bat bidaltzea besterik ez duzu praktikak@argia.eus helbidera zure curriculumarekin.

Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du urriaren 1etik urtarrilaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskaintzak
2023-11-20 | ARGIA
ARGIAn praktikak egin nahi dituzu?

ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. Datorren urtean gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez abenduaren 12an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko... [+]


2023-06-01 | ARGIA
ARGIAko argazkilari kolaboratzaileen sarean parte hartu nahi duzu?

Argazkilarien kolaborazioa oso garrantzitsua izan da beti kazetaritzan, eta ARGIAk sare sendoa osatu nahi du Euskal Herri osoan zehar, han eta hemen egiten ditugun elkarrizketa eta erreportajeetarako. Argazkilari kolaboratzaile gehiagoren bila gabiltza.

 


Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


2023-03-29 | ARGIA
LAN DEIALDIA
Ikus-entzunezko profesional bat behar dugu ARGIAn

ARGIAko lantaldea sendotzeko kide berri baten bila gabiltza. Ikus-entzunezko arloan bideo edizioan eta kameralari gisa eskarmentua duen norbait aurkitu nahiko genuke, iniziatiba duena eta taldean lan egiteko prestutasuna duena. Sektorearen beste alor batzuetan interesa eta... [+]


2022-05-10 | ARGIA
Lan eskaintza
ARGIAn praktikak egin nahi dituzu udan?

Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta interneterako zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, maiatzaren 16an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.


Eguneraketa berriak daude