Ikeak baso bat erosi du Errumanian

  • Enpresa suediarrak 336 kilometro karratuko basoa erosi du Errumaniako ipar mendebaldean, Wall Street Journalek jakitera eman duenez.


2015eko abuztuaren 06an - 13:28
Kareliako baso ustiapenen aurkako protesta Suediako IKEA batean (Argazkia: Triple Pundit)

Ikeak etorkizunean bere basoetatik hornitzeko asmoa dauka. Enpresa suediarraren ustez,  baso propioa kudeatzeak abantaila asko dauzka, besteak beste, egurraren jasangarritasuna sustatzea, besteak beste. Ikearen webgunean “Egurraren maitale” bezala kontsideratzen dute enpresa.

Zenbait adituren arabera, basoak erostea ez dauka soilik “jasangarritasunarekin” zerikusirik: Biomasan oinarrituta dauden materialen eskaintza handitzen doan heinean egurraren prezioa igotzen doa. IKEA munduan egur gehien erabiltzen duen enpresetako bat da. ARGIAK argitaratutako artikuluan aditzera ematen denez, enpresa suediarrak 2020. urterako bere salmentak bikoiztu nahi ditu.

Errumaniakoaz gain, IKEA baso gehiagoren jabe ere bada: besteak beste, Estonia, Lituania eta Letonian, nahiz eta horien jabetza beste enpresa batzuekin partekatzen duen.

FSCk basoak erabiltzeko lizentziak kendu dizkio

Duela hiru urte jakinarazi zenez, IKEAk 600 urte zituen zuhaiztia erabili zuen altzariak egiteko Errusiako iparraldeko Kareliako eskualdean. Gertaerak zalaparta eragin zuen eta Stewardship Council (FSC) Gobernuz Kanpoko Antolakundeak IKEAri Karelian basoak ustiatzeko lizentzia kendu zion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikea
2020-06-08 | Mikel Eizagirre
IKEAk sindikalista bati soldata murriztu diola salatu du LABek

Barakaldoko saltokian jarduten duen beharginari “kaleratzeak salatzeagatik” ezarri omen diote zigorra.


IKEAren adar israeldarrak emakumeak kendu ditu bere katalogotik

IKEA multinazionalaren Israelgo frankiziak judutar ultraortodoxoei zuzendutako kanpaina abian jarri du eta argazkietatik emakumezkoak kendu ditu.


Suediak Mendebaldeko Saharari ateak itxi dizkio, Marokon Ikeari irekitzeko

Marokok Ikeari dendak irekitzeko baimena ukatu eta Suediako produktuei betoa ezarri ostean, Suediako Gobernuak atzera bota du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa estatu gisa aitortzen zuen ebazpena.


2015-08-02 | Axier Lopez
IKEA
Barakaldotik Baionara low cost bizimodua saltzen

Barakaldokoaren ondotik, IKEAren bigarren frankiziak ateak zabalduko ditu Baionan. Hamaika urteko aldea dago Barakaldoko eta Baionako “errepublika independenteen” artean, baina, altzari merkeez gain, bada Suediako multinazionalaren bi egitasmoak batzen dituen haria:... [+]


2013-12-05 | ARGIA
Ikearen lehendabiziko zementu puska, Baionako saltokien hil harri

"Ikearen etorrerak Baionako saltokiei kolpe hilgarria emango die", salatu dute Bizi! mugimenduko kideek, Suediako multinazionalak Lapurdiko saltokiaren lehen harria jarriko duenean.


Eguneraketa berriak daude