Grebarekin ez da nahikoa

  • Atzo, asteartean, goizeko 9etan kafetegi batean entzundakoak ondo laburbildu du gaur Barakaldon grebak izan duen eragina. Zerbitzaria eta bezeroa, biak berrogei urteren bueltan, emakumezkoak, barran kateatuta hitz eta pitz. Zeinen gaizki dagoen kontua, politikari guztiak bizizaleak direla, ez dagoela deretxorik...


2012ko irailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Batek pentsa lezake argudioen kutsu ideologikoa ikusita, gaurko grebaren garrantzia eta beharra begi onez ikusiko zutela baina hara non, bezeroak greba hitza aipatu eta segituan eztabaida kolorez aldatu zen. "Grebetan gehien galtzen duena langilea da ", "hilabete amaierara heltzeko eskas dabilenak ezin du grebarik egin", "ya, maja, atzo izan nituen piketeak tabernan panfletoak banatzen eta ez badugu ixten...".

Gaur  Barakaldoko erdigunean ikusitakoa ulertzeko bikote horrek greba ulertzeko egindako ariketa ideologiko berdina oso baliogarria da. Hau da, mobilizatzeak norberari dakarzkion kalteak gizartearen eta langileen eskubideen gainetik ulertzeak ekarri du Barakaldoko erdiguneko komertzioen bi herenak irekita mantentzea. Hobe eguneko irabaziak gorde, horiek gabe protestatzea baino.

Goizeko 7etan abiatu den piketea BECera hurbildu denean Ezkerraldeko LAB sindikatuko kide batek azaldu digu ondoren industria-guneetan ikusiko genuena: “Inguruko lantegi gehienak itxita izango dira gaur, baina horietako askoren arrazoia ez da greba izango”.  

Kapitalismoaren krisia Euskal Herrira nonbaitetik sartu bada, ate nagusia Ezkerraldean izan zuen. Gaur egun Barakaldoko zein Ezkerraldeko industria-guneen itxura 2001. urtean corralito famatua indarrean sartu aurretik Buenos Aires hiriko gerriko industrialean zegoenaren antzekoa da. Orain gutxira arte bizitasun handiko pabiloi asko, egun hilda daude eta bizirautea lortu duten apurretan EREak dira nagusi.

Aparteko aipamena merezi du zerbitzua ematen duen biztanleko Europako merkatalgunerik handiena den Megaparkaren kasua. Conforama, Decathlon, Toys’r'us eta MediaMarkt bezalako multinazionalen habia. Ezkerraldeko bizilagunei prekarietatea zer den irakatsi dieten enpresa erraldoi hauen ateak irekita mantendu dira. Pikete taldeak parean ikusi arte, bederen.

Gure artean  ironiaz esaten dugu sarri euskara gehien entzuten den lekua Ikea dela, gipuzkoarren altzari goseak sortutako asteburuko pelegrinazioari esker. Bada, goizean goiz, Bilboko edota Iruñeko Corte Inglesak nola, Ertzaintzak babestua izan da, piketeak informazioa barrura eramatea eragotziz.

Puntu honetan aipatu beharra dago Ertzaintzaren jokaera. Goizean zehar pertsona bat edo beste identifikatuarazi badute ere, nahiko jarrera lasaia mantendu dute, pikete taldeko kideek adierazi digutenez. Eguerdian aldiz baretasun hori tentsio bilakatu da.

Hiru pikete taldeak erdigunean batu ostean, Justizia Jauregiaren alboko taberna batean sartzen saiatu direnean polizia autonomikoa bertan bildutakoaren aurka oldartu da. Emaitza: bi pertsona anbulantzian artatu behar izan dute. Horietako bat Periko Solabarria, 84 urteko militante abertzale ezaguna. Horrelaxe azaldu digu gertatutakoaren zergatia: “Ertzain batengana hurbildu naiz azalpen eske. Berak pertsonalki asko sentitzen duela adierazi dit (egia esan ezaguna nuen, nik bataiatu nuen eta). Goiz osoan zehar gurekin, piketeekin,  batera ibilitako ertzain taldeko burua da, eta gurekin ez dute jarrera oldarkorrik. Eguerdi partean aldiz beste brigada bat etorri da eta horiek helburu garbia zutela adierazi dit ertzain-buruak: piketeekin nola edo hala moztea”.

Greba egun honen berezitasunetako bat Barakaldon: herriko eragileek erabaki dute Bilboko manifestaziora joan beharrean herrian geratzea, komertzio zein lantegietan informazioa banatzen jarraitzeko. Askoren aspaldiko kritika da eguerdiko manifestazio jendetsuek sindikatuek argazkia egiteko baino ez dutela balio, inguruko herri guztietan egin beharreko lana albo batera utzaraziz.

Gogoeta honen atzean erakusten dena da Ezkerraldeak baduela nahikoa arrazoirik Barakaldo, Sestao, Santurtzi zein Portugaleteko bizi-baldintza gogorrei arreta eta esfortzu berezia eskaini behar izateko:

• Ezkerraldeko 51.500 familiak arazoak dituzte hilabete amaierara heltzeko, azken bi urtetan %17 egin baitu gora txirotasunaren mugaren azpitik bizi den familia kopuruak. Halaber, emakumeetan bost aldiz handiagoak dira txirotasun tasa hauek.

• 20.500 lagun langabezian daude –eskualdeko biztanleria aktiboaren %20, Euskal Herriko altuena–. Azken urtean %15 egin du gora, 2.638 pertsona gehiago kale gorrian utzita.

• 42.000 langileren lana prekarioa da.

• 2.875 lagunek merkatalgune handietan egiten dute lan, 500 eurotik beherako soldataren truke.

• Banku zein administrazio publikoek 446 familia etxetik bota zituzten 2011n.

Ataka gogor honetatik irteteko neurri bereziak beharko dira eskualde honetan. Neurri ekonomiko, sozial eta politikoak. Inork ez du zalantzan jartzen oraingo bidea jarraituta eta gurasoen koltxoia pitzatzen denean, eskualdearen egoera dramatikoa izango dela. Zalantza gehiago badira, aldiz, aldaketa sortzeko jarraitu beharreko bideaz.

Erantzun errazik ez du baina gaur entzuteko aukera izan dugu egoera honi tamaina hartzeko modukoa litzatekeen bidea; Ertzaintzak pikete taldeari eguerdiko manifestazioa egiteko baimenik ez dagoela adierazi dionean, espontaneo batek, oihu batean, bertan bildutako dozenaka lagunei adierazitakoa:  “Egun bateko grebarekin ez goaz inora. Borrokak eta ekimenak ugaldu egin behar dira. Etxetik kanporatzeak egunero ikusten ari gara, enpresetan murrizketak edo kaleratze masiboak, ilara amaigabeak jakien bankuen aurrean ahora zer eraman ez dakitenek osatuta…  Orain mugitu beharra dago. Hemen ere baditugu inguratu beharreko kongresuak. Sindikatuek egingo dutenaz gain, auzoka, lantegika, herrika, ikastetxeka antolatu beharra dago langile zein langabetu guztiontzat beranduegi izan baino lehen“.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude