Ikearen lehendabiziko zementu puska, Baionako saltokien hil harri

  • "Ikearen etorrerak Baionako saltokiei kolpe hilgarria emango die", salatu dute Bizi! mugimenduko kideek, Suediako multinazionalak Lapurdiko saltokiaren lehen harria jarriko duenean.


2013ko abenduaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hiri-guneko saltokien alde otoitz egin dute Baionan. (Argazkia: Bizi!)

Baiona, Hiriburu eta Mugerreko udalerriak ukitzen dituen 24.000 metro koadroko lur sailean eraikiko du Ikeak saltoki berria. Gaur jarriko dute lehendabiziko harria, besteren artean Jean Grenet, Alain Iriart eta Roland Irigoyen aipatu hiru herrietako auzapezak bilduko dituen ekitaldian.

Hurbileko saltokien heriotza

Bizi! kolektiboak "samin handiz" hartu du Ikea iristea, haren iritziz hiri-guneko saltokien "heriotza" ekarriko duelako. Haien dolua adierazteko, mugimenduko kideek hil martxa egin zuten atzo Baionan, Pasteur eta Cinq Canton plazak batu zituena. Amaitzean hil harria paratu zuten plazan, eta bertako saltokien alde otoitz egin zuten. "Ikea bezalako zentro batean bi lanpostu sortzen direlarik, auzoetako hiri erdietako saltegietan hiru lanpostu desagertzen dira", dio Bizi!-k.

Herriko komertzioek jasoko duten kolpeaz gain, Ikeak eragingo dituen kalte ekologikoak ere salatu dituzte mugimenduko kideek, batez ere Ametzondo auzoa "erraz urperatu izaten ahal den gunea" delako. "Uraren ziklo naturala" errespetatzea garrantzitsua dela azpimarratu dute.

Bestalde, saltoki berria autopistatik 30 metro baino gutxiagora eraikiko dutela adierazi dute, "legeak 100 metro gomendatzen dituelarik". Autoen kutsaduraren ondorioak "larriagotuko" direla diote.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikea
2020-06-08 | Mikel Eizagirre
IKEAk sindikalista bati soldata murriztu diola salatu du LABek

Barakaldoko saltokian jarduten duen beharginari “kaleratzeak salatzeagatik” ezarri omen diote zigorra.


IKEAren adar israeldarrak emakumeak kendu ditu bere katalogotik

IKEA multinazionalaren Israelgo frankiziak judutar ultraortodoxoei zuzendutako kanpaina abian jarri du eta argazkietatik emakumezkoak kendu ditu.


Suediak Mendebaldeko Saharari ateak itxi dizkio, Marokon Ikeari irekitzeko

Marokok Ikeari dendak irekitzeko baimena ukatu eta Suediako produktuei betoa ezarri ostean, Suediako Gobernuak atzera bota du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa estatu gisa aitortzen zuen ebazpena.


Ikeak baso bat erosi du Errumanian

Enpresa suediarrak 336 kilometro karratuko basoa erosi du Errumaniako ipar mendebaldean, Wall Street Journalek jakitera eman duenez.


2015-08-02 | Axier Lopez
IKEA
Barakaldotik Baionara low cost bizimodua saltzen

Barakaldokoaren ondotik, IKEAren bigarren frankiziak ateak zabalduko ditu Baionan. Hamaika urteko aldea dago Barakaldoko eta Baionako “errepublika independenteen” artean, baina, altzari merkeez gain, bada Suediako multinazionalaren bi egitasmoak batzen dituen haria:... [+]


Eguneraketa berriak daude