Aleksandra Kollontai (1872-1952) errusiar iraultzaile, feminista eta ekintzailearen “Erle langileen amodioak” liburua euskaratu dute Aroa Uhartek eta Erein argitaletxeak . Kollontaik etengabe lan egin zuen gizarte aske eta justu bat eraikitzearen alde, eta modu aktiboan hartu zuen esku XX. mende hasierako une historiko esanguratsuenetan. Emakumeen autonomiaren aldeko borroka lehenetsi zuen beti, horrek Alderdi Komunistan eragin zizkion arazoak gorabehera. Letra larriz idatzitako Iraultza handiak aztertu eta egiten zituen bitartean, inoiz ez zuen gutxietsi egunerokotasuneko iraultza intimoen garrantzia. Aitzindaria izan zen bai marxismoa eta feminismoa uztartzeko ibilbidean, baita maitasunari buruzko kritika eta ikerketa feministan ere. Azken horri loturik, proposatu zituen ideia batzuk dakartzat gaur hitzotara, Kollontaik utzitako ondarea, zentzu zabalenean, iradokitzailea eta erabilgarria gertatuko zaigulakoan.
Alde batetik, Kollontaik egindako ikerketen arabera, historikoki maitasunak gizateriaren interesen alde jardun du beti, eta idazleak maitasunaren alde sozial eta historiko hori nabarmentzen du. Bestetik, benetako maitasuna eta azalekoa bereizten ditu. Benetako maitasuna dohain sakon eta ia magikotzat dauka, “sentitzen duenaren arima handitzen eta aberasten duen indar sortzaile” handitzat. Kollontairen iritziz, birbideratu egin behar da maitasunaren berezko ahal hori, kolektibitatearen mesedetan. Izan ere, kapitalismotik eratorritako logika merkantilista, indibidualista eta egozentrikoak sexu-krisi sakon batera eraman du gizartea, eta gizabanakoa ez da gai hurkoa benetan maitatzeko, bere burua asetzeko merkantzia soil gisa ikusten duelako. Gizarte komunista bat ezartzeak ez du berez ekarriko sexu-krisi hau gainditzea; aitzitik, horretarako ezinbestekoa da gizartea guztiz aldatuko duen iraultza psikologiko bat gertatzea.
"Errusiarraren bizitza eta obrak inspirazio iturri izaten jarraitzen dute. Lagungarri zaizkigu, besteak beste, gure maitasun harremanak birpentsatzeko"
Iraultza psikologiko horren barnean, errotik aldatu behar da maitasun sentimenduari buruzko ikuskera zabalduena, hau da, burgesiaren interesen arabera sortua dena eta emakumea bereziki ahul eta mendeko izatera behartzen duena. Gizarte berri batek exijitzen du Kollontaik “emakume berria” deritzona, alegia, bere bizitzaren erdigunean maitasuna jarriko ez duen emakume askea, maitasuna “bere benetako nia ezagutzeko bitarteko” gisa erabiliko duena. Emakume berri horrek alde batera utzi beharko du kapitalismoak ezarritako karga hirukoitza
–langilea, etxekoandrea, ama–, eta autonomia ekonomiko eta psikologikoa lortu beharko du. Horretarako, hezkuntza, etxeko lanak eta zaintza lanak kolektibizatu beharko dira, edo Estatuari exijitu beharko zaio lan horien ardura hartzeko. Kollontaik, Sobieten gobernuan Herri Komisario gisa aritu zen bitartean, helburu horietara hurbiltzeko bidea ematen zuten gizarte politika zehatzak proposatu eta ezarri zituen.
Halandaze, berak imajinatu zuen gizarte justu eta askerako behar den maitasun ereduari “maitasun kamarada” deitu zion. Maitasun horrek langileen arteko harremanetan presente zeuden balioetan oinarritua izan behar du, hau da, “langileen arteko elkartasun espiritual”-etik eratorria izan behar du, eta elkartasun sentimendu iraunkor eta kolektibista bati eutsi behar dio. Eredu horren arabera, bikote bateko kideek elkarren eskubideak aitortu eta kontuan hartu behar dituzte; gainera, elkar ulertzen ahalegindu eta elkar zaindu behar dute. Bikotekide bakoitzak “sostengu irmoa” izan behar du bestearentzat. Hori bai, beti komunitatearen interesak lehenetsi beharko dituzte. Maitasun eredu hori epe jakin baterako pentsatu zuen Kollontaik; izan ere, gizarte komunista batean jaioko zen maitasun hura ezin zen oraindik zehaztu, hain izango baitzen indartsua eta ederra. Burgesiaren ideologiaren pean bikotearen esparrura mugatuta egona zen kohesio espiritual eta morala giza harreman eta arlo guztietara zabalduko zen, eta “kolektibismo espiritual” horrek, azkenik, erabat garaituko zuen kapitalismoan bizitako “harropuzkeria indibidualista”.
Litekeena da gaur egun Kollontairen ideia batzuk utopikoegiak iruditzea. Aspaldi utzi genion maitasunaren potentzial subertsiboa hainbesterainokoa dela sinesteari. Dena dela, errusiarraren bizitza eta obrak inspirazio iturri izaten jarraitzen dute. Lagungarri zaizkigu, besteak beste, gure maitasun harremanak birpentsatzeko eta gure egoera sozio-historikoaren eta gure sentimenduen arteko loturak aztertzeko. Ziurtzat jotzen ditugun egia asko auzitan jartzera behartuko gaitu iraultzaile honen ondareak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]