Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) Euskal Herriko teknologiaren plaza izango da aurtengoan ere, Burujabetza teknologikoa goiburupean. Ostegunean egingo da, Donostiako Teknologia Elkartegian.
1996an izan zen bilkuraren lehen edizioa, eta ordutik hazten ari da IEB. Batez beste 125 pertsonatik gora bildu izan dira jardunaldi bakoitzean antolatzailearen arabera.
Informatikarekin lotura duten hainbat arlotako jendea hurbiltzen da bilkurara: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Informatikarien esperientzien eta garatutako softwarearen berri emango dute Donostian.
Teknologia “jendarte antolatu eta burujabea” saretzeko baliabidea ere badela aldarrikatzen dute antolatzaileek, eta horri buruzko eztabaida plazaratu nahi dute ostegunean.
Bestalde, informatikari euskaldunen bilkura izanik, lanbidean euskaraz aritzeak “berezko dituen bestelako gorabeherek ere lekua izango dute bilkurako gaien artean”.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!