Iberdrolak eta Gasteizko Udalak argia eta ura moztu diete Olarizuko etxe okupatuei

  • Ehun pertsona inguru bizi dira Olarizu auzoko etxe okupatuetan, 30 bat ume tartean. Hala Bedik jakinarazi duenez, Iberdrolako langileek argiaren kable-sarea kendu eta eraman dute.


2019ko uztailaren 5ean - 09:22
Olarizuko etxe okupatuak. Argazkia: Halabedi.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegun goizean, Iberdrolako teknikariak agertu dira Olarizu hiribideko etxe okupatuetan. Udalaren baimenarekin ura moztu eta argiaren kable-sarea eraman dute, etxeak argindarrik gabe utziz. Ehun pertsona inguru bizi dira bertan, familia ugari tartean. Mozketa gertatzean bizilagunak kontzentratu egin dira eta Ertzaintza agertu da, baina ez da istilurik egon.

Udaletxearen asmoa Olarizuko etxe okupatuak eraistea da, aurretik adierazi izan duenez. 21 Zabalgunea udal hirigintzarako sozietatea da etxebizitzen jabea, desjabetze prozesua burutu ostean.

Mozketa salatzeko mobilizazioa deitu dute Olarizuko etxeetako bizilagunek. Ostiralean Plaza berrian kontzentrazio zalapartatsua egingo dute, udaletxearen aurrean.


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.