Iberdrolak argia moztu die Gasteizko Alde Zaharrean okupatutako bi eraikini

  • Ostegunean, goizeko 09:00ak aldera, Iberdrola Alde Zaharreko bloke okupatuetan agertu da, Udaltzaingoaren laguntzarekin. 2017ko martxoan okupatu zituzten Udalak gazteei bideratutako blokeak -okupatu aurretik, sei urte zeramatzaten hutsik-.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 16an - 10:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Otsailaren 15eko goizean, 09:00ak aldera, Udaltzaingoaren bost kotxe eta Iberdrolaren hiru furgoneta Gasteizko Alde Zaharrean okupatuta dagoen Txikita 14 bloke okupatura hurbildu dira. 10 minutu egon dira bertan, eta eraikinean sartu gabe, argia moztea lortu dute.

Iberdrolako langileek argia moztu duten arren, Udaltzaingoaren laguntza izan dute momentu oro, kalera sartzea debekatuz gainontzeko bizilagunei.

Txikita kaleko 14.blokea 2017ko martxoan okupatu zuten, Kutxi 92 eta Pinto 20ko blokeekin batera -azken honi ere argia moztu diote-. Bloke barruan sartu zirenetik, bloke honen bizilagun berriek ekimen ezberdinetan hartu dute parte. Adibidez, Herri Labanderia jarri dute martxan bloke okupatutako lokalean. Modu honetan, bloke okupatuaren alde soziala erakutsiz. Zaharraz Harroko jaietan ere, Errekaleor Bizirik kolektiboarekin batera, auzoko jaiei hasiera eman zieten ekainean.

Baina etxebizitza hutsen okupazioaren aurrean, Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Eta hala egiten hasi da. Adibidez, 2017.urtearen amaieran, epailearen aurretik pasa behar izan ziren blokean Udaltzaingoak identifikatuak izan ziren gazteak.

Azkenean, hauek absolbitu zituen epaileak. Are gehiago, epaiketan bertan, Ensanche 21en ordezkariak adierazi zuen gazteei bideratutako bloke hauek sei urte zeramatzatela hutsik.

Pinto 20 eraikinean ere bai

Txikitan 14 blokean ez ezik, Udaltzaingoak eta Iberdrolak Pinto 20 bloke okupatuko bizilagunei argia moztu diete.

Ez da lehenengo aldia argia mozten dietela. Izan ere, aurreko uztailaren 4ko goizean ere argia moztu zieten bizilagunei. 

Kasualidadez, egun bat lehenago, uztailaren 3an, Pinto 20 blokeko gazteak epaitu behar zituzten eta bertan egon behar ziren udaltzainak. Udaltzaingoa ez zen epaiketara aurkeztu eta epaileak urriaren 16ra atzeratu zuen epaiketa.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude