Iametza interaktiboak komertziala behar du

  • ARGIAren enpresa taldeko kide den Iametza interaktiboa teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


2016ko maiatzaren 16an - 10:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskatzen dena:

  • Ikuspegi komertziala izatea
  • Merkatuaren tendentziak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna
  • Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna
  • Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna
  • Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz IKTen inguruko ezagutzak eta zaletasuna izan beharko ditu
  • Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna
  • Kudeaketarako gaitasuna
  • Euskaraz jakitea

Eskaintzen dena:

  • Lanaldi osoko kontratua
  • Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea
  • Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2016ko ekainaren 11 baino lehen, "komertziala-lanpostua-2016" erreferentzia adieraziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskaintzak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!