Sei gazte epaituko dituzte Iruñeko Arrotxapeako gaztetxearen hustuketaren harira egin ziren mobilizazioetan, Espainiako Poliziari eraso egin eta lesioak eragitea leporatuta. Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak bost gazteren aurka, eta beste gazte bati bi urtekoa.
Gaztetxeen eta herri antolakuntzaren alde eta epaitu behar dituzten sei gazteei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea antolatu dute martxoaren 15erako, goizeko 9:30ean, Iruñeko epaitegien aurrean.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.