Hollandek eskatutako aldaketei beldurraren mezuarekin erantzun die Sarkozyk

  • Frantziako presidentetzarako Nicolas Sarkozy eta François Hollande hautagaiek aurreikuspenak bete zituzten atzo TF1 eta France 2 telebista kateetan eskainitako eztabaida saioan. Hollandek aldaketak eskatu zituen, eta hari erantzunez, Sarkozyk esan zuen Frantziak ez duela "akatsik egiteko eskubiderik". Bestalde, kanpainan ez duela garbi jokatu leporatu zion Hollanderi, eta hautagai sozialista Franco, Hitler eta Petainekin alderatu zuen. Herritarrak banatzea egotzi zioten elkarri Sarkozyk eta Hollandek.


2012ko maiatzaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Eztabaida saioaren irudia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekonomia izan zuten batez ere hizpide. Hollandek, zor publikoaz mintzatzean, Sarkozyren politikak diru gehien dutenak babesten dituela esan zuen. Sarkozyk Hollandek emandako datuak ezeztatu zituen eta fortuna handien gaineko zerga duen Europako herrialde bakarra Frantzia dela gogorarazi zuen.

Energia nuklearrari dagokionean, petrolio eta gasik ez duen herrialdea izanik, energia berriztagarriak eta nuklearrak erabili behar direla argudiatu zuen Sarkoyzk. Hautagai sozialistak aldiz, berriztagarriak bultzatzearen eta nuklearrekiko dependentzia gradualki gutxitzearen aldeko jarrera azaldu zuen.

Eztabaidaren bukaeran Hollandek aldaketaren mezuari eutsi zion hezkuntza, justizia eta batasunarekin batera. UMPko hautagaiak, berriz, lehenengo itzulian bozkatu ez ziotenei zuzendu zien bere azken mezua, zentrista eta ultraeskuindarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Sarkozy
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!