Aborigenen hizkuntzak berreskuratzeko proiektua abiatu dute Australian

  • 250 inguru ziren XVIII. mendean Australiako aborigenek hitz egiten zituzten hizkuntzak. Gaur egun 100 dira bizirik dauden hizkuntzak, eta gehienek oso hiztun gutxi dituzte.


2011ko abuztuaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Australiako talde aborigen bat
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Australiako liburutegi nazionalak hiru urterako proiektua aurkeztu zuen pasa den astean, XVIII. mendetik gaur arte galdu diren hizkuntza aborigenak "aurkitu eta salbatzeko" asmoz, britainiar kolonoen gutunez eta bestelako testuez baliatuz. "Lehen pertsonan idatzitako kontakizun hauek dira kasu askotan hizkuntza horien arrasto bakarrak", Noelle Nelson liburutegiko zuzendariaren arabera. Orain idazkietan hizkuntza desberdinak identifikatu eta aztertuko dituzte, ahalik eta hitz gehien berreskuratzeko.

Aborigenak australiarren %2a dira gaur egun (470.000 21 milioi biztanleko herrialde batean), eta 30.000 australiar soilik ari dira hizkuntza aborigenak ikasten. Hiztun gutxiegi ditu hizkuntza bakoitzak, denboran irautea ziurtatu ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Australiako aborigenak
Eguneraketa berriak daude