“Mamu bat dabil Europan barrena: komunismoaren mamua”. Horrela hasten da duela 174 urte idatzitako Manifestu Komunista. Sozialismo zientifikoaren bidea arakatzen hasi ziren Marx eta Engels. eta 1871ko martxoa izan zen, hain zuzen ere, lehen langile programarekin ereindako matxinada. Orduko Vive la Commune! leloaren atzean, jendarte berri baten aldarria ezkutatzen zen; eta, aldarriaz harago, gorpuztu ere egin zen ideia. Mahai gainean jarri zen langileon boterea artikulatu zuen lehenetariko esperientzia, burgesiaren estatua komunarengatik aldatu zutenean. Langileriak bere interesak defendatuko zituen programa eta egitura formak loratu zituen.
Kapitalismoa bere fase gorenera iritsita zegoen ordurako, fase inperialistara, eta hala iritsi zen Lehen Mundu Gerra, munduko potentzia handien arteko gerra interburgesa. Kapitalismoak goia jotzen duenean, krisitik ateratzeko duen aukera bakarra izan ohi da gerra.
"Eraikitzeko dagoen historia da sozialismoarena. Izandako esperientziek erakusten digute jendartea antola daitekeela beste modu batzuetan"
Bitartean, sozialdemokraziaren barruan eztabaidak areagotu ziren. Hainbat faktorek erreformismoari ateak ireki zizkioten Europako alderdi gehienetan, besteak beste, Europako parlamentarismoak, kolonietako sarraskien aurrean izandako arduragabekeriak eta nazionalismoaren gorakadak. Eztabaida teorikoak bezain praktikoak; eraginkorrak bezain tragikoak. Milioika langilek galdu zuten bizia Gerra Handian langile klasea burgesia nazionalen esku uzteagatik, nahiz eta 1917ko iraultzarako oinarriak jarri ziren bertan, eta klase gudatik herrion bakera kontsigna praktikara eraman zen.
Izan ere, XX. mendea iraultza sozialisten mendea izan zen Europan. Sobietar Iraultzaren ostean, mendearen lehen erdialdean, iraultza saiakerak biderkatu egin ziren Europako herrialde gehienetan. Kooperatibismoaren, kontzejismoaren eta iraultza saiakeren hamarkadak izan ziren, baina baita horiekiko erreakzioarenak ere. Faxismoaren gorakadak eta erreformismoaren traizioak gerrara bidean jarri zuten berriro ere Europa 30eko hamarkadarako, eta askotariko faxismoen aurkako bataila odoltsuari aurre egin behar izan zitzaion. Erresistentzia handia izan zen, ordea: brigada internazionalak, makiak, partisanoak, armada gorria... Eta 1945eko maiatzaren 9ko garaipenean gorpuztu zen epika iraultzailea, ekialdeko herri errepublikei bide eman ziena. Deskolonizazio prozesuak azkartu zituen eta nazio askapen prozesuentzat bultzada izan zen. Esperientzia hark aukera eman zuen arlo ugaritan esperimentatzeko, bai kulturan, bai ekonomian, baita pertsonen arteko harremanetan ere.
Orduko hainbat gertaerek eman zioten gaur egungo fase historikoari hasiera, besteak beste, petrolioaren krisiak, Margaret Thatcherren There is no alternative ideiak, Sobietar Batasunaren erorketak eta Europar Batasunaren eraketak. Horren guztiaren ondorioz, ofentsiba kapitalista ekonomiko, politiko, militar eta kulturalak inoiz baino bortitzago kolpatu zuen langileria, eta langile antolaketak birrindu zituen. Historiaren amaiera ote?
Baina errealitateak behin eta berriro azaleratzen du boteredunek ezkutatu nahi dutena: dominazio sistema kapitalistaren baitan, bizitza ez dagoela inolaz ere ziurtatua. Gerrak, pandemiak, gosea, hondamendi ekologikoa... Sistema honek sortzen dituen ondorioak dira. Beraz, ezinbestekoa da kapitalismoa gaindituko duen sistema eraikitzea, espezie bezala bizirik iraun nahi badugu; eta oraindik eraikitzeko dagoen historia da sozialismoarena. Izandako esperientziek erakusten digute jendartea antola daitekeela beste modu batzuetan, eta aurretik izandako akatsak zuzentzeko aukera ere ematen digute.
Horrenbestez, gaur gaurkoz, guri dagokigu porrotetik ikasi eta sozialismoaren eraikuntza historikoarekin bat egitea. Aurreko belaunaldiek egin bezala, bandera gorriaren azpian, burgesia langileon interesetara makurraraziko duen jendarte eredu bat egingarri bihurtzea. Euskal Herritik hasita, beste nazio zapalduekin batera, langileon proiektua gorpuztu arte. Historia ez dadin amaitu, jarrai dezagun borrokan.
Xabier Lasa Arrizabalaga Askapenako kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]