2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ekainaren 3an egingo da emakumearen kontrako epaiketa, Bilboko Zigor Arloko 3 zenbakiko Auzitegian, Naizek jaso duenez. Agintzaritzarne aurkako atentatua eta lesioak eragitea egozten dio akusazio partikularrak, gertaeretan parte hartu zuen udaltzainetako batek. Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatzen du emakumearentzat.
Kale salmentaren aurkako polizia operatibo batean, sailtzaile baten aurka egin zute bi udaltzaink 2023ko abuztuaren 9an, 20:45 inguruan. Auzipetutako emakumeak poliziei beren jarrera aurpegiratu eta saltzaileari laguntza ematen saiatu zen, eta atxilotu egin zuten hainbat tira-biraren ostean.
Ertzaintzaren sindikatu Esanek, biharamunean, mezu bat zabaldu zuen esanez udaltzain batek eraso bat jasan zuela "araudia betez bere lana egiten zuen bitartean", eta ospitalera eraman behar izan zutela. Udalak Esanen bertsioarekin bat egin zuen. Adierazi zuen emakumea atxilotu zutela, eta, horrek agenteari buruan emandako ostikada baten ondorioz, garezurreko traumatismoko ospitalean artatu behar izan zutela udaltzaina. Juan Mari Aburto alkateak "babes eta elkartasun handiena" helarazi zion agenteari eta "gaitzespenik gorena" emakumeari.
Epaiketa ekainaren 3an
Bilboko Zigor-arloko 3 zenbakiko Auzitegian izango da epaiketa. Gertakariaren ikerketaz arduratzen den Ministerio Fiskalak akusazioaren bertsioa onartu du eta horrek jasandako kalteak azpimarratu ditu, baina, horrek eskatzen zituen hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra murriztu eta 3.375 euroko kalte ordainak handitu ditu. Fiskalaren ustetan ere emakumeak atentatu eta lesio delituak burutu zitue, eta horiengatik urtebeteko espetxe-zigorra eta 2.280 euroko isunak eskatzen ditu, baita bi agenteei 2.140 euroko kalte-ordainak ordaintzea ere.
Gertakariak zalantzan
Gertatutakoa jasotzen duen bideo batek, baina, bertsio ofiziala zalantzan jartzen du. Irudietan ikus daitekeenez, akusatua agenteei errieta egiten ageri da indarkeria erabil ez dezaten, baina ez da buruko kolperik ikusten. Hurrengo goizean egin zuen deklarazioa emakumeak Zaintza Epaitegian, eta epaileak auzitan jarri zuen Udaltzaingoak gau osoa komisarian eduki izana herritarra.