ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hiru lore hori iluntasunari

  • Gauak luze eta egunak gero eta ilunago ditugun garai honetan zuetako askok argi falta nozituko du ziurrenik. Tristura, nahigabea, gogo falta edo hotzera egokitu ezina izango duzue akaso, biziari gusturik hartu ezina ere bai bakarren batek. Halako trantzea bizi duenari uda betean loratzen zaizkigun hiru lore hori gomendatu izan dizkiogu.


2023ko abenduaren 04an - 05:00

Izan ere, eguzki erako hiru lore eder baditugu gure artean, elkarrekin hartuta aipatutako egoeretarako erremedio egokia osatuko digutenak. Ilena (Calendula officinalis) dugu bat; kamamila edo larranbiloa (Chamaemelum nobile) bestea eta Santio-belarra (Hypericum perforatum) hirugarrena. Horiaren eta laranja kolorearen bizitasuna dute eta eguzki ikurtzat irakurriak izan dira denak.

Udako solstizioaren inguruan loratzen dira indar betez. Hori bai, ez goaz hemen eperik ezartzera badaezpada ere, eguraldia eta lekuaren ezaugarrien arabera epeak aldakorrak baitira. Eguzkiari begiratzen diotela badakigu eta eguzki argi asko pilatzen dutela ere bai, udazkeneko iluntasunean edo neguko hoztasunean gaudela oso eskergarri izango zaizkigu. Norbere argi faltan lore hauek eman diezaguketena baliagarri zaigu nonbait.

 

 

 

Kamamila. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

 

 

 

Hiruren kasuan lore buruak lehortzen dira eta osorik jaso, garaia denean. Ondoren hirurak kopuru berean nahastu eta infusioa presta dezakegu, 250 ml ur irakin, sua itzali eta postreko bi koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki ondoren iragaziz. Egunean infusio bat afalondoren hartzea da gomendioa. Bederatziurrena eginez edo berrogeialdia osatuz, hori bakoitzaren barru giroak eta aldarteak aginduko du.

Ilena eta kamamila ezin dira haurdunaldian erabili eta asterazea familiako landareei alergia izanez gero ere ez, biak ala biak asterazea familia botanikoko landare belarkarak baitira. Santio-belarra haurdunaldian eta edoskitzaroan ezin da erabili, arrisku potentzialengatik eta behar bezala ikertu gabe dagoelako.

Hala ere, badira traba gehiago Santio-belarra hartzeko orduan. Izan ere, depresio arinen tratamendurako erabili izan da eta jakin behar da depresioaren kontrako botikek eragin ohi dituzten arazoak eragin ahal dituela, hau da; urdaileko arazoak, urduritasuna, buruko mina, ahoa lehortzea eta gosea eragitea. Ez dira ohiko erreakzioak baina bai gerta daitezkeenak.

Buruko gaitzetarako hartzen diren botikekin ez da bateragarria. Ezta analgesikoak, anestesikoak, antisorgailuak, antirretrobiralak, digoxina, tiroxina, botika antiarritmikoak eta onkologikoak hartzen direnean ere.

 

 

 

Santio-belarra. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA-CC-BY-SA

 

 

 

Ez ahaztu Santio-belarraren infusioa hartutakoan edo ukendua erabilitakoan ez dela eguzkirik hartu behar. Izan ere, hiperizina izeneko printzipio aktiboak fotosentsible bihurtzen du eta larruazalean orbanak aterako zaizkigu. Horregatik gomendatzen dugu argi gutxi den garai hauetan eta gauez erabiltzea. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


2024-02-26 | Jakoba Errekondo
Zuhaitzak eta arbolak zuri

Soildu egiten du paisaia. Udazkenak erantzi eta soildu egiten du landare asko, eta horien ikusbide nagusia den paisaia. Udaberri eta uda jantzietan antzeman ezinekoak diren ikuskinak agertzen dira, adarjearen eta enborren kolore eta forma negutiarrak iraupen gutxiko artelanak... [+]


Basoko arotz mihi-luzea

Basoan barrena oinez joan eta hara, ‘krrukrru-krru’ ozen bat entzun da. Bi aldeetara begiratu... Nor ote? Okil beltza hegan. Ez da hegazti txikia eta kolore beltza du, beleak bezala. Antzeko tamaina eta kolore bera dute bi hegazti horiek, horregatik da agian Sakanan... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Plantaina

Bortxain-belarra, bost-zainetako belarra, zaintiratu-bedarra, zain-belarra edo plantainaz ariko naiz gaur. Gutxi izango dira hain ugariak eta hala ere ezezagun handia dugu, begiz ezagutzen dugu baina zertaraino baliagarri zaigun oraindik ez dugu probatu ziurrenik.


Eguneraketa berriak daude