Hipotekek Kalteturiko Plataformako kideak Iruñeko Etxebizitza Bulegoa okupatu dute

  • Etxerik gabekoei etxebizitza bat emateko aukera du Administrazioak baina halakorik egiten ez duela salatu dute. Geldiezinak direla eta etxe kaleratzeak geldiarazten segituko dutela oihukatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 21an - 10:00
Argazkia: @fm983irratia

Hipotekek Kalteturikoen Plataformako kideak Iruñeko Etxebizitza Bulegoan sartu dira. Deskalzos kaleko egoitzan sartu eta pankarta adierazgarria zabaldu dute: "Bankuak eta Administrazioa: etxebizitzak badaude baina familiei ez dizkiezue ematen". Txaleko berdez jantzirik izan dira plataformako kideak: "Geldiezinak gara. Stop etxe kaleratzeak" irakur zitekeen txalekoetan. 

Iruñean 200 etxebizitza daude hutsik eta gutxienez 110 familia daude etxe duin bat izan gabe. Horiei irtenbide emateko eskatu dute Iruñeko Etxebizitza Bulegoa okupatuta. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude